Donostiako udalean egon ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiak hartu zuen Bera Bera Eskubaloia. Bertan ziren ahaldun nagusi Markel Olano; Kiroletako foru diputatu Denis Itxaso eta Kiroletako zuzendari nagusi Goizane Álvarez.
Kiroletako foru diputatuak aipatu zuen “benetazko txapeldunak zarete eta harro gaude”. Denis Itxasok Bera Berari adierazi zion “ez bakarrik Gipuzkoako emakumezkoen kirolaren baizik eta kirolaren goreneko erreferenteak zarete”. “Lana ondo egiten duzue, disdira ematen diozue, oihartzuna eta proiekzioa berdintasuna bezalako baloreak islatzeko”.
Markel Olano ahaldun nagusiak aipatu zuen Bera Berak berdintasunaren inguruan oztopoak apurtzen ditu. “Kristalezko sapaiei” erreperatu zien esateko “Bera Bera bezalako adibideak behar ditu gizarteak berdintasunean eman behar diren urratsetan sinisteko”.
Bera Bera jubenil taldeak Tecnifuelle Elgoibar gainditu zuen Bidebietan, lehengo larunbatean, jokaturiko finalean (31-24), hortaz, Gipuzkoako Kopa eskuratu zuen. Maialen Fernández gogora ekarri zuten taldekideak.
Bestalde, harrobiko beste partidetan, senior mailako taldea 31-15 nagusitu zitzaion Andoaingo Leizaran Eskubaloiari, mutilen infantil taldeak 30-16 gaindutu zuen Saieko La Salle eta infantil nesketan Bera Bera Bi taldeak 16-14 irabazi zion Egia Eskubaloiari eta, aldiz, Bera Bera hiruk galdu zuen Zarautzen Aialaren aurrean 20-18.
Emozio handiko partida, Bidebieta lepo eta joku bikaina erakutsiz, Bera Berak ez du zalantzetarako betarik utzi eta Helvetia Alcobendas (32-15) gainditu du Loterias Liga eskuratzeko, laugarren liga jarraian. Horretarako 18 partida jarraian irabazi behar izan ditu Bera Berak eta gol average alde, izan ere, Rocasak ere 48 puntu lortu ditu, azken 13 denboraldietako bigarren onena izan delarik.
Fitxa: Bera Bera 32, Helvetia Alcobendas 15
Bera Bera 32 (15+17): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez, Ederra (2), Arrojeria (3), Martínez (4) eta Pinedo (7) –titular- Sans (3), Bea Fernández (2), Alicia Fernández (2), Ezkurdia (1), Yáñez (4), Ziarsolo (2), Múgica eta Zugarrondo (o.a.). Deialdia: Lizarbe eta Husillos.
Helvetia Alcobendas 15 (10+5): Ciobanu, Aramendia (1), Gandulfo (3), M. Ausàs, Boada, Francés (1p), Navas Flox (2) –titular- S Ausàs, Prieto, Azurmendi, A. García (1), Cardador (3), Alfaro eta Sol Ceballos (o.a.)
Epaileak: Carlos Luque eta Ignacio Pascual (Catalunya)
Kanporatuak: Menéndez, Ziarsolo eta Bea Fernández Bera Beratik eta Aramendia eta Prieto Helvetia Alcobendasetik
Partzialak: 3-3, 7-5, 9-6, 12-7, 14-8, 15-10 –atsedenaldia- 19-10, 22-11, 26-11, 27-13, 30-14, 32-15
Gertaerak: Bera Berak Richard Oribe eta Leire Olaberriaren kirol ibildea aitortu nahi izan ditu. Partida amaieran Matxalen Ziarsolori agu hunkigarria.
Denboraldiko azken entrenaldia burutu ostean, Bera Berak lehiaketa itxiko du bihar Bidebietan (19etan), Ligako laugarren titulua jokoan duelarik eta azkeneko hamabi tituluengatik hamaikagarrena eskuratzeko aukera du. Rocasaren emaitza begiratu gabe, esku eskura du helburua Bera Berak eta Helvetia Alcobendas gainditzeko lanean igaro du astean zehar, Loterías Ligako sailkapenean laugarrenak dira madrildarrak (Carlos Luque eta Ignacio Pascual, Catalunya).
2015eko uztailaren 30ean hasiera eman zion denboraldiari amaiera ezin hobea jarri nahi dio Bera Berak. Aldaketa garrantzitsuak izan zituen plantillan eta aurreneko hiru hilabeteetan oreka hartzea kostatu zitzaion, 2016 urte hasieran hobetu zuen, apirilera bikain iritsi zen eta orain boladari jarraipena eman nahi dio.
25 jardunaldi ostean, Bera Berari koska bat falta zaio laugarren liga eskuratzeko. Horretarako, Montse Puche plantilla osoa deitu du, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos barne. Bera Berak aise gainditu zuen Helvetia Alcobendas joaneakoan pabellón de los Sueños kiroldegian (20-27) baina askoz gehiago kostatu zitzaion madrildarrak menperatzea Kopan Porriñon final-laurdenetan (23-27).
Partidan emozio ugari biziko da, Matxalen Ziarsolo, Bea Fernández eta Tania Yáñez jokalarientzat azken partida ofiziala izango delako.
Asteburua infantil nesken Bera Bera Hiru taldeak irekiko du Zarauzko Antonianos kiroldegian Aiala B taldearen aurka, 11,15etan.
Hortik aurrera, Bidebietak hartuko ditu Loterías Ligakoaz gain harrobiko lau partida. Foru Aldundia txapelketaren baitan infantil mutilen taldeak Saieko La Salle izango dute aurrean 13etan eta 14,20an Bera Bera Bi infantil nesken taldeak Egia hartuko du.
16etatik aurrera, jubenil nesken Gipuzkoako Kopako finala jokoan izango dute Bera Berak eta Tecnifuelle Elgoibar taldeek. Hori izango da aurreneko finala, bigarrena ohorezko mailako taldeak jokatuko duena 19etan, Liga irabazteko aukera duelarik.
Asteburuari amaiera jartzeko, senior taldeak Leizaran Eskubaloia hartuko du igandean 10etan Bidebietan ere bai.