Montse Puchek gaur arratsaldean egindako entrenaldi saiora arte itxaron du deialdia osatzeko. Bihar goizean goiz Autocares Davidekin abiatuko da taldea Granollerserunt non 17etan (Carlos Luque eta Ignacio Pascual, Catalunya) KH7 BM Granollers taldean izango da zain, José Luis Villanuevaren taldea Loterías Ligari hasiera ona eman diona baina punturik urratzea falta zaiona.
Hortaz, Puchek 16 jokalari eramango ditu Canyamelar Valencia taldearen aurkako deialdi bera osatuz eta Elxeko bidaiarekin alderatuta Andrea Zaldua eta Eider Lizarbe sartu dituelarik.
Super Amara Bera Berak jokua hobetu nahi du puntuak eskuratzeko biderik onena delakoan. Aurrean KH7 BM Granollers, O Porriñon denbora agortuta zegoela galdu zuen, Rocasa estu hartu zuela etxean eta azken minuturaino borrokatu zuen Barakaldon Prosetecnisa Zuazoren aurka, non Judith Vizuete jokalariak 12 gol egin zituen. Talde gaztea da, jokalari asko aldatu ditu baina, antza, gauza garbi ditu.
Bestetik, Super Amara Bera Berak Bidebietan Canyamelar Valencia taldearen aurrean egindako azkeneko 40 minutuak ditu hizpide. Joku Olinpikoetan bertan jokatu zuen Montse Puche itzuliko da 24 urte eta gero. Entrenatzailean erregulartasuna aurkitu nahi du.
Jardunaldiak partida interesgarriak ditu, besteak beste, Madrilen Helvetia Alcobendas eta Mecalia Atlético Guardés (17etan) taldeen artekoa, Rincón Fertilidad eta Prosetecnisa Zuazo (18,30etan) eta Mavi Nuevas Teconologías eta Rocasa (17,30etan).
Bilbon Medikuntza ikasketak hasi dituenez, Bera Bera senior taldeko alboko jokalari Ainhoa Etxeberria, lehen taldearekin aurredenboraldia burutu zuenea, San Adrianekin entrenatzen hasi zen eta honek eskatu dio 2016-17ko Zilarrezko mailako plantilla osatzea.
Estatuko eskubaloiko bigarren mailako B multzoan dago Bilboko San Adrian, besteak beste, Aiala Zarautz, Ermuko Errotabarri, Usurbil edo Sporting la Rioja taldeekin batera.
Errenteriko alboko jokalariak, 18 urte dituela, San Adrianen proposamena ondo ikusi du. Bera Bera Eskubaloiak uste du Ainhoa Etxeberriak Zilarrezko mailan jokatuz gero hobera joko duela, izan ere, beste jokalariekin ere hartu du antzeko neurria.
Tolosa, Irun, Legazpi eta Bidebieta izango dira Bera Bera Eskubaloiko kadete eta jubenil mailako taldeen norakoa larunbata, urriaren 1ean.
Kadete mutilen Bera Bera Laranjak lehiaketa irekiko du larunbatean 11etan Tolosa Eskubaloia B taldearen aurka Usabal kiroldegian.
Arratsaldean Irunen, kadete nesken Bera Bera Urdina Uranzu pilotalekuan arituko da 15etan Bidasoa Irun taldearen aurka. Legazpiko Bikuña kiroldegian 16,15etan jubenil nesken Bera Bera urdinak Untzilla Abokatuak izango du zain.
Eta Bidebietan, hiru norgehiagoka. 16etan kadete nesken Bera Bera Laranjak Cometel Elgoibar hartuko du; a 17,45etan, kadete mutilen Bera Bera Urdinak Legazpiko Caribe Berri-Legasaren kontra jokatuko du eta jubenil nesken Bera Bera Laranjak Aiala Zarautz izango du aurrean 19,30etan.
2012ko urtarriletik 2016ko iraila bitartean hamaika jokalari gipuzkoar egin dute debuta Bera Berako lehen taldearekin partida ofizial batean. Lehengo larunbatean Nagore Odriozola atezaina eta Andrea Zaldua alboko jokalarien kasua izan zen, biak zarauztarra baina Donostiara egin duten bidaia ezberdina izan da.
Tempranoren baja dela eta, Odriozolak Zugarrondoren bizkarra zaindu behar du eta entrenaldietan taldeari ekarpena eginez. Aula eta Elche Mustang taldeen aurka emaitzak estuegia ziren eta Canyamelar Valenciaren aurka aurreneko zatian penalti batean agertu zen eta Puchek hamar minutu eskaini zion bigarrenean non besteak beste Bera Berako jokalari ohi Nitsan Dunayri bi geldiketa egin zizkioen, sei metroetan eta penalti batean.
Andrea Zalduaren egoera ezberdina da, izan ere, Bera Berak duela bi urte fitxatu zuen alboko jokalaria eta bere taldean utzita jolastu zuen, Aiala Zarautzen bertan. Aurreneko denboraldian astean behin Bidebietan entrenatzen zen eta zaraztuarrek ohorezko mailara igo zirenez urte hori bertan egitea eskatu zuen, urte amaieran lesio larri izan zuen arte. Oraindik ere beste erritmo batean dabil Zalduak Bergaran jokatu zuen lagunartekoa eta Puchek minutu gutxi batzuk eman zizkion non zararauztarrak ausardia erakutsi zuen birritan gola bilatu nahian.
Odriozola eta Zalduarekin zortzi gipuzkoar ziren Bidebietan lehengo larunbatean. Alba Menéndez izan ezik horiek guztiak azken urteotan egin dute debuta eta lau dira Valentziaren aurka egin zutenak.
Multzo honetan debutatu zuen aurreneko jokalaria Uxue Ezkudria izan zen 2012ko urtarrilean Etxebarrin Kukullagaran aurka; maiatzaren 12an Olatz Ramon –orain bigarren taldean- piboteak egin zuen Ucam Murciaren aurrean; 2012ko urriaren 27an Esther Arrojeria Valenciaren aurka Gascan; 2013ko irailaren 28an Maitane Etxeberria Barakaldon; ondoren María Akuña atezaina Bidebietan –eskubaloia utzi du ikasketak direla eta-, Maialen Múgica Guadalajarako Superkopan 2014ko irailaren 6an; Maialen Husillos (bigarren taldean egun) Canyamelar Valencia taldearen aurka Zarautzen jokatu zen ligako partidan 2015eko martxoaren 28an; Eider Lizarbe, Leonen maiatzaren 30ean eta ligako lauu partidetan deialdietan sartu zen Udane Rodríguez atezainak Euskal Kopan egin zuen debuta 2016ko urtarrilean Zarautzen.
Hori guztia kontutan hartuta azken urte hauetan erreferentziazko bost jokalari erretiroa hartu dutela: Eider Rubio, Libe Altuna, Nagore Arizaga eta kirol ibilibideagatik Ziarsolo eta Pinedo gipuzkoarrak. Horregatik, Super Amara Bera Bera etorkizuneko jokalariekin sistema bat eratzen ari da: Ane Encina (Emuan), Estitxu Berasategi (Usurbil) eta harrobiko Errekondo, Vázquez edo Kamio, lehen taldearekin entrenaldiak eta minutuak bakoitzak bere taldearekin.
Aktak jaso ez bezala, lehengo larunbatean Esther Arrojeriak Bera Berarekin gol kopururik onena berdindu zuen. Zazpi gol egin zituen –ofizialki sei-, Bidebietan bere markarik onena bost golekoa zen aurtengo apirilaren 24ean Mecalia Atlético Guardési egin zizkionak O Porriñoko Kopa ostean. Eta zazpi goleko marka berdindu zuen Elxen lortu zuena martxoan (otsailean Valladolinden sei egin zituen aktan bost ageri arren).
Canyamelar Valenciaren aurrean, Montse Puche entrenatzailearen itsasargia izan zen Arrojeria. Partidari taldekideak bezala heldu zion, bi baloi galdu zituen, beste batean urratsak adierazi zizkioten baina barneraketa batean gola sartu zuen, bi baloi berreskuratu zituen eta asistentzia bat eman zuen 17. minutuan partida 4-2 gelditu zen arte.
Hortik aurreran, Arrojeriak Martinezen lekukoa hartu zuen erasoan eta bi barneraketa eta kanpoko jaurtiketa baten bidez hiru gol arraskadan sartu zituen bi minutuetan. 4-3 tik 7-4 ra pasatu zen markagailua. Laugarrenean Marín atezainak igarri egin zion jaurtiketa. Handik gutxira kanporatua izan zen eta bigarren zati hasieran Super Amara Bera Bera bultzatzen jarraitzen zuen Arrojeriak: bi barneraketa, Etxeberriari emandako asistentzia, Fernandezek sartutako penaltia adierazi zioten eta kontraerasoa gauzatuz. 43 minutuan: 20-13. Puchek eseri zuen handik bost minutura.
15 golekin, Esther Arrojeria da taldeko golegile nagusia da Loterías Ligan, Martínez (13), Fernández (11) eta Marta López (10) gertu dituelarik. Ligako golegile nagusien taulari erreparatuz, Super Amara Bera Bera gol gehien sartzen duen taldea izanik, Arrojeriak 15 onenen artean izango litzateke (akta zuzenduz gero). Super Amara Bera Berak jokaturiko sei partida ofizialak kontutan izanik Martínez izango litzateke golegile nagusiena (27) eta ondoren Arrojeria (22), Fernández (21), López (20), Etxeberria (14), Sans (12), Ezkurdia eta Aramendia (10), Ederra (8), Elorza eta Menéndez (7) eta Múgica (6). Hau da, azkeneko urtetan bezala gola egiteko ardura banaturik dago oso sei partidetan 27 gol bainon gehiago sartu dituen taldean. Aitzitik, 22,5 baino gutxiago jaso ditu.