Alba Menéndez, Esther Arrojeria, Maite Zugarrondo eta Silvia Ederra jokalariek 2017-18 denboraldirako Kibor, empresa gipuzkoarrak burutu dituen kamisetak aurkeztu dituzte gaur.
Urdinari leial, SUPER AMARA Bera Berak bi alorretan aldatu du kamiseta, batetik sorbaldan eta praketan urdin iluna erabiliko du, goiko aldean Irizar, twitterreko @BalonmaBeraBera eta Loterías Ligako markak batean eta Orain Gipuzkoa eta La Perla aurrean eta Autocares David atzean beheko aldean. Erdian kamisetak txuriari egin dio lekua non Kibor, zenbakia eta klubearen armaria eta Gesalaga. Beherakgo, babesle nagusienak: SUPER AMARA, Orain Gipuzkoa (Gipuzkoako foru aldundiko marka), Donostiako udala, Lacturale eta alboetan, Spyro. Bera Bera pozik dago marka gehienak mantendu dituelako eta Lacturale eta Irizar bezalakoak lehenengo aldiz erakarri.
Kiborrek Oiartzunen duen egoitzan Álex Urangak azaldu du “kamiseta eta praken ehuna ‘microfresh’ da, mikrozuntzaz eginda dago, erosotasuna lortze aldera, egitura eta zuntza motari esker izardiaren sakabanaketa azkarra bermatzen da,transpirazioa hobetuz”. Bestetik partidatako sudadera eta Maite Zugarrondo berak diseinatu duen atezain kamiseta “bielastikoa da, forma mantentzen du, igurtziari gehiago eusten dio, gorputz temperatura babestetu du, leuna eta erosoa da”.
Bigarren kamiseta aurten ere laranja izango da, sorbaldan eta prakak beltzak. Atezainek hiru kolore izango dituzte: verdea, horia eta gorria; partidako sudaderak bi nobedade ditu, batetik, jokalariaren izena jartzen du eta bestetik albo batean twitterrean taldeak duen izena.