Hypo NÖ taldearen aurka jasotako porrota mingarria gainditu du Super Amara Bera Berak eta Bielorrusiako HC Gomel taldeari irabazi dio, bigarren zatian joku ikusgarria eginez (20-28). Alemaniako Leipzig taldeak lortu du Champions Leaguen aritzeko txartela baina asko sufrituta Hypo NÖ taldearen aurka (32-30).
Gauean eta goizean egindako lanak etekina eman du eta entrenatzaileek planteatu dutena ederki asko atera da, Bielorrusiako taldearen erasoaren arabera, defentsa moldatu. Puchek gaur jokalari gehiago erabili ditu eta hasiera ona eman dio taldeak Esther Arrojeria eta Alicia Fernándezen gidaritzapean eta Tempranoren geldiketekin. Halere, HC Gomelek 4-0 partziala egin die donostiarrei.
Halere, donostiarrek irauli dute partida eta atsedenaldira aurretik joan dira (12-14) Marta Lópezek bikain gauzatu dituelako golak kontraerasoan nahiz joku geldian.
Bigarren zatian, HC Gomel taldeak ezin zuen Bera Beraren erritmoari eutsi eta Temprano gainditzeko ere arazoak zituen. Donostiarrek defentsan sustsu, korrika egin dute eta partida apurtu da (16-24).
Hortaz, Super Amara Bera Bera EHFn arituko da azarotik aurrera eta kanporaketa hori gainditzen badu ligaxka batean sartuko litzateke urtarrilean eta otsailean.
Fitxa: HC Gomel 20, Super Amara Bera Bera 28
HC Gomel 20 (12+8): Kumpel (1), Dronova (5), Artamonova, Platanovich (2), Ganichkina (1), Redka (3) eta Tsyrybka (3) –titular- Vinakurava (1), Shamanouskaya (1), Akhramenka (3), Hrom, Golubeva, Burduk (o.a.)
Super Amara Bera Bera 28 (14+14): Temprano, Etxeberria (2), Martínez (6), Arrojeria (4), Sans (1), Fernández (2) eta Aramendia -titular- Ederra, López (8), Menéndez, Elorza (1), Ezkurdia (2), Múgica (2), Lizarbe eta Zugarrondo (p.s.). Deialdian: Zaldua
Epaileak: Tzaferopoulos eta Bethmann (Grezia). EHF delegatua: Anja Freser. Epaileen delegatua: Sinisa Rudic (Kroacia)
Partzialak: 1-1, 2-5, 5-5, 9-7, 10-11, 12-14 –atsedenaldia- 14-16, 15-20, 16-24, 16-27, 19-27 eta 20-28
Viborg hirian duela lau urte gertatu zen bezala, Super Amara Bera Bera aurreneko finalerdian galdu du Champions Leaguen jokatzeko aukera, Austriako Hypo NÖ historikoaren aurka (25-21, gipuzkoarrak kanpoko talde gisa).
Fitxa: Hypo 25, Super Amara Bera Bera 21
Hypo NÖ 25 (14+11): Sanko, Dedic (2), Kovacs (3), Haurum (5), Acimovic (8), Bruneau (1) y Kiss (3) –titular- Budecevic (2), Thurner (1), Berisha, Hajgato, Vijinaite, Magloth, Flock (p.s.)
Super Amara Bera Bera 21 (12+9): Temprano, Etxeberria (3), Fernández (4), Sans (3), Arrojeria (2), Martínez (2) y Aramendia (2) –titular- Ederra (1), Múgica (3), Elorza, López (1), Zugarrondo (p.s.). Convocadas: Ezkurdia, Lizarbe y Zaldua.
Epaileak: Jiri Opava eta Pavel Valek (Txekia). Delegatua: Anja Freser (Eslovenia) eta epaileen delegatua: Sinisa Rudic (Kroazia).
Kanporatuak: Dedic (2) eta Bruneau Hypotik eta Sans eta Menéndez Super Amara Bera Beratik.
Partzialak: 2-3, 5-6, 8-7, 9-8, 11-10, 14-12 –atsedenaldia- 14-14, 17-15, 20-15, 24-16, 24-20 eta 25-21
Super Amara Bera Berak gaur arratsaldeko 18,30etan Josean Gasca kiroldegian Txapeldunen ligako multzoen fasera lortzeko lehen urratsa eman nahi du, horretarako Austriako Hypo historikoa gainditu beharko du larunbateko finala jokatu ahal izateko. Aurretik, 16etan, lehian izango dira Alemaniako HC Leipzig eta Bielorrusiako HC Gomel. Finala bihar larunbata izango da 18,30etan eta 16etan hirugarren eta laugarren posturako partida. Montse Puchek Iruñeko Superkopara eraman zuen taldea deitu du.
Anoeta estadioan aurkeztu du Bera Berak Champions Leagueko sailkatze fasearen inguruko nobedadeak. Donostiako Gasca kiroldegiak hartuko du atarikoa irailaren 9 eta 10ean, arratsaldez. Prentsaurrekoan izan dira Realeko kontseilari Álex Uranga, Donostiako kiroletako zinegotzi Martin Ibabe; Gipuzkoako Foru Aldundiko kiroletako zuzendari Goizane Álvarez, Fernando Diez Mintegi eta Tati Garmendia.
Prozesu honetan Realak eman duen babesa eskertze aldera, Super Amara Bera Berak Realeko kamiseta jantziko du aurreneko partidan, Austriako Hypo NÖ taldearen aurrean ostiralean 18,30etan. Larunbatean, aurkariaren arabera kamiseta urdina edo laranja jantziko du.
Txartel bakarra
Super Amara Bera Bera, Hypo NÖ, HC Leipzig eta HC Gomel taldeek Champions Leagueko bigarren multzoan gelditzen den hutsune bakarra nahi dute. Bertan zain dira Vardar, Astrakanocha eta Hungariako FTC. Gainontzeko taldeak EHF Cup arituko dira. Alemaniarrek eta Bielorrusiakoek irekiko atarikoa ostiralaren 16etan eta, horren ostean, 18,30etan (ETB) Super Amara Bera Berak Hypo NÖ hartuko du.
Irabazleek elkar ikusiko dute larunbatean, irailak 10, 18,30etan eta 16etan EHFko kanporaketa bat ekiditzea izango da helburu.
Kartela: Eli Pinedo
Eli Pinedo da protagonista Champions Leagueko sailkatze fasea iragartzeko. Internazionalak Bera Berari eta kirolari orokoarren egindako islada bat da argazkia. Pinedori omenaldia egingo zaio Super Amarak larunbatean jokatuko duen partidaren amaieran.
Horrez gain, Fernando Diez Mintegik adierazi du Rioko Joku Olinpikoetan Bera Berari lotuta egon diren olinpikoei esker ona emango zaie, horien artean, Pinedo, Elorza eta López eskubaloi jokalariaz gain, Ignacio Martín eta Pablo Feijó rugbylariak.
Sarrerak
Tati Garmendia sarreren inguruan aritu da. Jardunaldiko 10 euro ordainduko dute helduek, gazteak (10-16) eta jubilatuak, 5 €. Abonatuek, erdia.
Sarrerak gordetzea nahi duenak Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. bidali dezala emaila.
Gaur arratsaldean Josean Gasca kiroldegian Realeko hiru kapitainek babesa adierazi nahi izan diote Super Amara Bera Berako Alba Menéndez kapitainari Champions Leagueko sailkatze faseari begira. Aintzane Encinas, Xabi Prieto eta Maite Azkoaga, futbol eta belar hockey taldeetako kapitainek zorte onena opa nahi izan diote Super Amara Bera Berari Europako erronka honetan, gainera, Realeko kamisetarekin arituko da aurreneko partidan.
Multzoen fasea jokatzeko txartel bakarra dago jokoan eta lau talde elkartuko dira irailaren 9 eta 10ean Donostian: Alemaniako HC Leipzig, Austriako Hypo NÖ, Bielorrusiako HC Gomel eta Super Amara Bera Bera. Ostiralean 16etan, HC Leipzig eta HC Gomel taldeek aurreneko finalerdiari ekingo diote; ondoren, 18,30etan Super Amara Bera Berak Hypo NÖ hartuko du. Larunbatean, finala 18,30etan eta aurretik 16etan hirugarren eta laugarren posturako lehia.