Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Bera bost lagunartekoetatik aurrena jokatu du gaur Bidebietan non Aiala Zarautz aise gainditu duen (30-5).

Castellanos, Karsten eta Guarieiro jokalarien estreinaldia izan da, Azurmendi eta Cardosoren itzulera, Arderius berotu arren ez baja izan da azken momentuan eta Ausàs katalanak jarraitzen du lanean.

Partidak sentsazio onak utzi ditu SUPER AMARA Bera Berarentzat, bajak izan arren Montse Puchek baliabidez betetako plantilla duela frogatu delako. FItxaketa berriek duten maila erakutsi dute, erasoan nahiz defentsan, Castellanosek segurtasuna transmititzen du atepean, Guarieirok sekulako indarra du, Karstenek erakutsi du nola jaurtitzen duen, Azurmendik defentsako lana bezala eta Cardosok gola sartzeko erraztasuna.

Etorri berri diren jokalariaz gain, Menéndez eta Encinak abiadura erakutsi dute eta Zalduak oso lehen zati ona jokatu du. Beti 6-0 bada ere, Puchek  konbinazi ezberdinak egin izan ditu defentsan.

Hasieran Furundarenak sarturiko gol bikaina ostean, SUPER AMARA Bera Berak defentsan estutu du eta kontraerasoa erraz atera du, atsedenaldian hamaika gol sartuta horrela –Menéndez eta Cardosok hiruna gol-.

Bigarren zatian donostiarrek defentsan ez dute intentsitatea jaitsi bai ordea kontraerasoa irtetarakoan. Orduan nabarmenak izan dira Guarieiro eta Azurmendik egindako barneraketak, Karsten eta Menéndezen jaurtiketak eta Aramendia, Ezkurdia eta Cardosoren golak.

Hortaz, Arderius, Etxeberria, Zugarrondo, Berasategi, Ausàs eta  Arrojeria taldea osatu bitartean, Puchek badauzka baliabideak. Hurrengo lagunartekoa Barakaldon izango da, Hotel Gran Bilbao Zuazo taldearen aurka, larunabatean abuztuak 19, (18etan).

Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 30, Aiala Zarautz 5

SUPER AMARA Bera Bera (15+15) 30: Castellanos, Aramendia (3), Karsten (1), Encina (1), Menéndez (6), Sans (1) eta Cardoso (5, 1p) –titular- Guarieiro (3, 1p), Ezkurdia (4), Zaldua (2), Ederra (3) eta Azurmendi (1).

Aiala Zarautz 5 (3+2): Aldalur, Eizagirre, Furundarena (1), Arrizabalaga, Urresti, Permach (1), Arruti (1), González, Salegi, Goikoetxea (2p), Merketegi eta Acuña (o.a.)

Epaileak: Iñigo Vilas eta Leo Portilla (Gipuzkoa)

Kanporaturik gabe.

Partzialak: 0-1, 4-1, 5-1, 9-1, 12-2, 15-3 –descanso- 17-4, 20-4, 21-4, 23-4, 27-4 y 30-5.

Argazkiak: Juan Antonio Vizcaíno.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores