Bosgarren denboraldia da Imanol Reformas enpresak eskola babesten duena, kirolara eta eskubaloiara gerturatzea duena. 8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta, babeslegoak indartu du eskola, Bidebietan astelehenero ordubetez geroz eta gazte gehiago gerturatu dira eta urteen poderioz infantil taldeetan nabaritu dena.
Verónica Valverderen koordinaziopean, hogei neska-mutil baino gehiago kirolarekin gozatzen dute astelehenero eta noiz behinka beste taldeetako eskolekin egiten diren topaketekin.
Hemendik aurrera, bigarren faseari ekingo diote Gipuzkoako sei talde onenak: Bera Beraz gain, Usurbil, Aiala, Ereintza, Aloña Mendi eta Pulpo.
Partidan albiste pozgarria eman zen, izan ere, eskuin sorbaldako ebakuntza jasan ostean Lur Errekondo (argazkiak) berriro jokatu zuen partida ofiziala. Argazkiak: Bera Bera vs Egia
Harrobiko beste partidan, kadete mailako mutilen taldeak ez zuen asmatu ate aurrean eta Bidebietan galdu egin zuen 19-25 Zumaiako Pulpo taldearen aurka.
Argazkiak: Bera Bera vs Pulpo