Maite Zugarrondok bat egingo du Marta López, Ana Martínez eta Judith Sans taldekideekin, astelehenetik Madrilen direnak Alemaniako selekzioarekin aurkako bi lagunartekoak prestatzeko, ostiralean Hamburgon jokatuko dena eta igandean Lingen herrian.
‘B’ izeneko selekzioarekin Unibertsitate mailako Mundialean urrea lortu eta gero, 27 urte dituela debuta egingo du Maite Zugarrondok Espainiako selekzioko deialdi batean. Ana Temprano baja dela, egun Super Amara Bera Berako atezain titularra da iruñarra. Irailaren 14ko ebakuntza ostean Temprano lan fisikoarekin hasi da eta dena ondo joanez gero datorren astean atepean entrenatzen hasiko da.
Selekzioei zuzendutako astean, Jorge Dueñas frogak egiten ari da Suedian abenduan jokatuko den Eurokopari begira.
Bizilagunak egitasmoa medio, azaroaren 13ko igandean, bazkalorduan, bi familia, bata bertakoa eta bestea atzerritarra, bazkaltzera elkartuko dira bietako baten etxean. Bazkari bakoitzean, familiez gain dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Bizilagunak ekimenak harreman berriak egiten lagundu dezake, lagunak egiten bertakoen eta bizitoki berri bat topatu duten atzerritarren artean. Ikus bideoa
SOS Arrazakeriakeko Tarana Karimek azpimarratu du, atzerritarren eta bertakoen partehartzea sustatu nahi dela, berdintasunean. Egunerokotik modu apalean abiatuta, Bizilagunak gizarte eraldaketarako tresna izan nahi du, gure herri eta hiriak elkarbizitzarako gune izan daitezen. Eta nola kirol munduak baduen integrazioarako ahalmen handia, aurten kirolari eta kirol taldeengana jo dugu 2016ko taldea osatzeko.
Super Amara Bera Berako Alba Menéndez kapitainak azaldu du ekipoan betidanik egon direla atzerriko jokalariak eta "kirolak ematen dizkieten balioen gain, atzerritarrek ere bere balioekin aberasten dutela Bera Bera taldea".
Aitziber San Roman zinegotziak gaineratu du guztiak izan gaitezkeela bestea Bizilagunak bezalako ekimenek laguntzen digutela elkar ezagutzaren bidez bestetasun hori gainditzen
Hortaz, Bizilagunak ekimenerako izenematea ireki da eta datorren azaroaren 13an mahaiaren inguruan elkartuko ditu atzerritar eta bertako familiak.
Argazkian: Tarana Karim, SOS Arrazakeriakeko ordezkaria; Aitziber San Roman, Donostiako udaleko Gizarte-Ekintzako zinegotzia eta Alba Menéndez.