“Iritsi da klubarentzako hitzordu nagusia”
- Eskubaloia / Balonmano
Komunikabideen aurrean, Super Amara Bera Berako entrenatzaile Jon Begiristainek argi utzi nahi izan du: “Hitzordu handia iritsi da gure klubarentzat, oso egun garrantzitsua da guztiontzat, eta lana errematatzea espero dugu”. Jokoan, European Leagueko multzoen faserako txartela, sei partidako ligaxka urtarrilean eta otsailean, klubaren helburuetako bat.
“Abantaila kontutan hartu gabe jokatu behar dugu”
- Eskubaloia / Balonmano
Gaur goizean, super Amara Bera Berako jokalariak komunikabideen aurrean izan dira Ammman, QR3 European Leagueko itzuleran Rocasa Gran Canaria hartzeko hiru egun falta direnean (Gasca, igandea, 18etan). Etxeberria kapitainak eta Carmen Arroyok bat egin dute adierazten “kanporaketa ez dagoela itxita”.
Melinda Louisek aurreko lotailu gurutzatua hautsi du
- Eskubaloia / Balonmano
Ez du zorterik Melinda Louisek. Egin dioten erresonantziaren arabera, super amara Bera Berako jokalariak haustura du aurreko lotailu gurutzatuan eta haustura txikia du eskuin belauneko menisko medialaren atzeko adarrean.
Abantaila bai, baina ez behin betikoa
- Eskubaloia / Balonmano
Atzo Oviedon irabazi ondoren, super amara Bera Berak European Leagueko multzoen fasera sartzeko itzuliko partidan du burua, Telden lortutako errenta behin betikoa ez dela jakitun. Izan ere, horren inguruko hainbat adibide daude, kantxa faktorea alde izan arren.


