Bera Bera

Select your language

Bigarren lagunartekoa bi taldeentzat. Barakaldoko Lasesarre kiroldegian elkartu ziren aldaketa ugari jasan duten bi taldeak Hotel Gran Bilbao Zuazo eta SUPER AMARA Bera Bera, non azken minutuetan donostiarren eraginkortasuna norgehiagoka erabaki du (24-26).

Bertako taldeak laguntartekoari hobeto heldu dio, minutuak pasatu ahala intentsitatea irabazi duena. Beti 6-0 defentsartekin Puchek Sans eta Menéndez erdian jarri ditu, Guarieiro eta Encina ondoan eta Ezkurdia eta Cardoso hegaletan. Ederrak Sans ordezkatu du erasoan. Bestetik, HGB Zuazo Hernández aurrean jarri du 5-1 defentsan Elorza, Luján eta Buforn atzean zituela eta González de Garibay eta Valdivia hegaletan.

Tempranoren geldiketak eta Hernándezekin loturari esker tartea ireki du Zuazok Pucheren hutsartea eraginez. SUPER AMARA Bera Bera hobeto kokatu da defentsan eta transizioan eta pibotearekin ondo moldatuz markagailua irauli du. Bi entrenatzaileek minutu asko banatu dute jokalarien artean, gipuzkoarren aldeatik Zalduak baino ez du jokatu –bigarren zatian egin du-, hortaz aurtengo denboraldian debuta egin dute Arderius eta Etxeberria jokalariak. Berasategik ostiralean hartutako kolpe bategatik ez du jokatu.

Atsedenaldian lorturiko gol bateko abantaila segituan galdu dute donostiarrek, HGB Zuazok Manrique eta Gil lehenengo lerroan izanik asmatu duelako. SUPER AMARA Bera Bera 5-1 defentsari eraso egiten kosta egin zaio baina Zaldua, Encina eta Menéndez lortu dute, Ederrak hiru gol sartu ditu eta Karstenek duen maila azaldu du. Ondorioz, partidan mantendu da eta partida amaieran Luján, Elorza eta Hernández itzuli arren, Castellanosek penalti bat gelditu du, Arderiusek asmatu du ate aurrean, Sansek baloia lapurtu du sei metroetan eta Ezkurdiak kontraerasoa gauzatu du (24-26).

Fitxa:

HGB Zuazo 24 (11+13): Temprano, González de Garibay, Elorza (2), Luján (6, 3p), Buforn (2), Hernández (4), Valdivia –titular-, Berastain (2), Manrique (2), De Andrés (1), Velasco (2), Elicegui (2), Gil (1p) eta Aallá (p.s.)

SUPER AMARA BeraBera 26 (12+14): Castellanos, Ezkurdia (2), Menéndez (3, 1p), Encina (1), Ederra (4), Guarieiro (1) eta Cardoso (2) –titular- Sans (4), Arderius (3, 1p), Karsten (3), Azurmendi (1), Etxeberria, Aramendia y Zaldua (2, 1p).

Kanporatuak: Zaldua Super Amara Bera Beratik.

Partzialak: 2-2, 5-3, 8-5, 9-8, 11-12, 11-12 –atsedenalda- 15-13, 16-15, 20-18, 21-19, 23-22 eta 24-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores