Baina kosta zaio taldeari jokua aurkitzen, hasieran Martínezek asmatu du, defentsan elxetarra eta Sans erdian kokatu dira, Fernández eta Arrojeria ondoan eta hegaletan López eta Aramendia. Atepean geldiketa onak egin dituen Zugarrondo.
Bi taldeen hasiera traketsa dela eta, Vicent Noguések gelditu du partida 17. minutuan (4-2) markagailuan. Canyamelar gol batera jarri da baina horren ostean etenaldiak etxeko taldeari hobeto etorri zaio. Puchek Elorza sartu du defentsa hobetuz eta erasoan Arrojeriak aurkitu ditu hutsuneak valentziarren defentsan. Usurbilgo zentrala kanporatu ostean Elorzak gola sartzeaz gain birritan aurkitu du Sans pibotean. Atsedenaldian, 12-7 eta Puchek sartu ditu Etxeberria, Ezkurdia eta Ederra.
Bigarrenean, Canyamelar gertutatu da baina Super Amara Bera Berak menperatu du partida. Menéndezek atsedena eman dio Martínezi eta Arrojeria jaun eta jabe erasoan, zazpi gol sartuta. Ostean Ezkurdia eta Etxeberriak asmatu dute aldea zabalduz (23-14).
Valentziako taldean nabarmendu dira Asencioren jokaldi batek, Dunayren saiakerak eta Morais hegaletan. Herreros pibotearekin jokatzen saiatu dira baina Super Amara Bera Berak ez die utzi.
Hamar minutu falta zirela, Montse Puchek Zugarrondo kendu du eta Odriozola sartu –Temprano harmailan zegoen- eta zarauztarrak Dunayri bi baloi atera dizkio, bata penaltiz. Minutu gutxi falta zirela Andrea Zalduak ere debuta egin du Bera Berarekin, birritan saiatu da baina zorterik ez du izan zarauztarrak. Hortaz, konfidantzarako garaipena Loterías Ligako fase honi begira, Granollersen izango duena hurrengo hitzordua (larunbatean 17etan) lehenengo etenaldia aurretik.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 28, Canyamelar Valencia 18
Super Amara Bera Bera 28 (12+16): Zugarrondo, López (1), Fernández (2, 1p), Arrojeria (7), Sans (3), Martínez (2) eta Aramendia (1) –titular- Elorza (1), Ederra (2), Etxeberria (3), Ezkurdia (3), Menéndez (2), Múgica (1), Zaldua, Lizarbe eta Odriozola (o.a.)
Canyamelar Valencia 18 (7+11): Marín, Bejarano, Alonso (5, 4p), Dunay (4), Herreros (1), Esterri (1) eta Morais (3) -titular- Stroe, Pérez (2), Prosper, Bravo, Asencio (1), Magraner, Saenz (1) eta Aguas (o.a.)
Epaileak: Eric García eta José María Roy (Nafarroa)
Kanporatuak: Martínez, Arrojeria, Ezkurdia, Elorza eta Sans Super Amaratik eta Alonso, Saenz eta Pérez Canyamelarretik.
Partzialak: 2-1, 3-2, 4-2, 7-4, 9-5, 12-7 –atsedenaldia- 13-10, 17-11, 20-13, 24-15, 25-16 eta 28-18
Loterías Ligako hirugarren jardunaldiari dagokion partidan Canyamelar Valencia berritua izango du aurrean Super Amara Bera Bera, Sheila Segura edo Mireia Payá jokalariak galdu dituena baina Laura Morais eta Stroe hegaleko jokalariaz gain, Elchetik Bera Berako jokalari ohi Nitsan Dunay eta Asencio gazteak fitxatu dituenak. Vicent Nogués entrenatzailearen gidaritzapen, bere bigarren denboraldian, partidaren erritmoa kontrolatu nahi du eskartmentu handiko Patricia Alonso jokalariaren inspirazioa lagun. Valentziarrek Telden gol bakar batez galdu zuten eta Zuazorekin 19-21 galdu etxean.
Puchek ohartarazi du Canyamelarren baliabidez baina Super Amara Bera Beraren entrenatzaileari bere taldea kezkatzen zaio eta, batez ere, defentsako lana.
Hortaz, pozik dago “lorturiko lau puntuekin”, halere, onartzen du “oreka eza, batez ere Txapeldunen ligari erreparatu diogulako, kontutan izanda, Donostian antolatu den atarikoa hiruetatik estuena izan dela”.
Ondorioz, Puchek eta taldeak ondo hartu dute aste luzea. “Jokalarientzat arnasa hartzea izan da, gogor lan egin dugulako, zama handiko saioak, hasieratik maila ona eman nahi genuelako”.
Super Amara Bera Berako entrenatzaileak gogoratu du “lehiaketan hasi baino bost egun lehenago jarri zirela taldearekin Patri Elorza eta Marta López”. Hortaz, aste honetan zehar “oreka eta sistemen moldaketa landu ditugu eta gure helburuetan sakondu, hau da, zentzuk diren gure ezaugarriak eta zer lortu nahi dugun”.
Larubateko (Bidebietan, 18etan) partidaz galdeturik, Puchek espero du “gure jokoan sakontzea eta jokalarien konfidantzan sendotzea”. Canyamelar Valencia taldeak gol bakar batez galdu zuen Telden eta bi goles Prosetecnisa Zuazorekin, bi partidan aukerak izanik, Super Amara Bera Berako entrenatzaileak azpimarratu du “garbi dakite zer nahi duten eta guk gure baliabideak ditugu galerazteko”.
Loterías Ligan ematen ari den berdintasunaren inguruan, Montse Puchek dio “lehiakortasuna oso ona da guretzako eta publikoarentzako, edonork eman dezake sorpresa”.