Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendia eta Lacturaleko gerente Juan Manuel Garrok gaur eguardian, txistularien soinuaz baliaturik, Bidebieta kiroldegian hitzarmena aurkeztu dute, bi erakundeen arteko hiru urtetarako lankindetza bermatzen duena.

Hortaz, SUPER AMARA Bera Berak Lacturale marka estatuko nahiz Europako lehiaketetan erabiliko dituen kamisetetan txertatuko du eta hortaz gain, Nafarroako enpresak Bera Berako jubenil eta kadete talde nagusien izena emango du.

Aurkezpenean, Tati Garmendia bera “poza” agertu du hitzarmena lortu delako, “urtez urte geroz eta marka gehiago Bera Berara hurbiltzen dira” eta azaldu du “Bera Berak eta Lacturalek hainbat arloetan bat egiten dugu, gurea ahalik eta modu onenean gauzak egiteko era, inguruarekiko errespetua eta kalitatearen aldeko apostua”. “Oso pozik gaude akordio honekin, Lacturale marka zabaldu nahi dugu, gure arteko harremana sendotu eta 2020 urte haratago luzatu”.

Bestetik, Lacturaleko Juan Manuel Garro gerenteak “ekoizpen integrada” azpimarratu du, hau da, “produktuari kalitatea bermatzen diona eta errespetua ingurugiroari”.

Lacturale

Lacturale Ekoizpen Integrala 2008an abeltzain nafar talde bat sortutako proiektua da, sistema alternatibo eta berritzailearen aldeko apostua eginez. 10. urteurrenaren atarian eta EAEn merkatua irekin, ilusioz lanean jarraitzen du, elikai segurtasuna areagutuz, jatorrizko kalitatea zainduz, ingurugiroa, animalien ongizatea eta kirol nahiz kultur edo giza elkarteari babesa emanez, 400dik gorako ekitaldietan eta 100 klub edo elkarteei bultzada emanez.

Hortez gain, Lacturaleko baserriak mundu guztiari irekita daude eta, bereziki Irurzun ondoko Etxebarrikoak 150.000 pertsona hartu ditu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores