Asteburu mamitsua Bera Bera Eskubaloiarentzat. Hiru partida, hiru garaipen. Senior mutilen lehen partidan Txingudi mendean hartu zuen; Lacturale Bera Bera jubenil taldea Aloña Mendi eta kadete taldea Bergaran nagusi.
super amara Bera Berako jokalari Sora Ishikawa, Japoniako selekzioarekin ‘Asia Games 2026' Urrea jokoan izango du Koreako Errepublikaren aurka, igandean, 18etan (11etan Donostiako orduan).
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek hiru partida jokatuko dituzte asteburu honetan. Larunbatean, Bidebietan 10,15etan, Lacturale Bera Bera jubenil taldeak Lana Aloña Mendi hartuko du. Txapelketari Andoainen lortutako garaipenarekin ekin zion pasa den asteaburuan (22-34).


































