Selekzioetan eman diren albisteak ez dira guztiak txarrak izan. Jorge Dueñasek zuzentzen duen Junior mailako selekzioak udan Eslovenian jokatuko den Eurokopan parte hartzeko txartela lortu zuen. Eta bertako selekzioako zutabe bat Estitxu Berasategi usurbildarra izan da. Espainiak hiru partida jokatu eta irabazi ditu Errumania, Islandia eta Lituania selekzioen aurka.
Hortaz, apirilaren 20an egingo da zozketa Parisen eta Espainiak Danimarka, Errusia, Hungaria saihestuko ditu.
Bidebieta kiroldegian entrenaldia hasi aurretik, SUPER AMARA Bera Berak Ane Encina aurkeztu du Liga Loterías emakumeezkoen eskubaloiko ohorezko mailarako. Zilarrezko mailan azken bi denboraldietan Errotabarri Ermuak igaro dituen 19 urteko legazpiarrak sentsazio “gazi-gozoak ditut hau guztia bi lesio larri sorta direlako”, bata Esther Arrojeriarena eta bestea Alicia Fernándezena oraindik begiratzen ari direna.
Halere, Ane Encinak adierazi du “pozik” dagoela Bera Berari “eskertu dio nigan konfiantza jarri duelako eta emandako aukera aprobetxatu nahi dut”, hori bai, gaineratuz ”penaz utzi dut taldea“, Errotabarri Errmua, alegia “oso gustora egon naizelako”.
Bera Berako entrenatzaile ohi Imanol Álvarezek zuzendu du zentrala Ermuan, eta sarritan etorri da Bidebietara. Encinak aurredenboraldia Montse Pucherekin egin zuen “aurten astean bi aldiz etorri izan nahiz beraiekin entrenatzera eta jokalariak gehiago ezagutzen ditut”.
Horregatik, adierazi du “guztia ematera nator eta taldea lehenengo postuan mantentzen dugun bi jokalari horiek ordezkatzea oso zaila izango baita”.
Golegile nagusia zen bere taldean. “Ermuan jokalari garrantzitsua sentitzen nintzen, paper hori nuen, hori aldatu da orain eta beste gauza batzuk egitea espero dut”.
Deiaz galdetuta, jakin badaki, “lesioengatik nago hemen, ez nuen espero hain garaiz iristea aukera, pozik nago eta guztia emango dut”. Encinak errespetua dio erronkari Bera Bera egungo txapelduna delako “eta helburua hori izaten jarraitzen du”. Liga Loterías amaitzeko zortzi jardunaldi gelditzen dira eta O Porriñon jokatuko den Kopa (apirilaren 29tik maiatzaren 1era), hortaz, uste du “hemen egunero entrenatzen taldekideen mailara iristea espero dut”.
“Jokalari azkarra, taldearentzat jokatzen dueta eta pistan guztia ematen duena” jotzen du bere burua. Aurkezpena ostean, multzoan sartu da non Esther Arrojeria eta Alicia Fernández ziren eta entrenaldira agertu dira Fernando Diez Mintegi presidentea eta Tati Garmendia arduraduna animoak ematera.
Arrojeriak aukera izan du Encinarekin hitz egiteko eta gogoratu dio bere garaian berari ere horrelako egoera bat zela eta iritsi zitzaiola ohorezko mailan aritzeko aukera.
19 urteko zentrala, bi denboraldi daramazki Imanol Álvarezek zuzentzen duen Ermuko Errotabarri zilarrezko mailan. Ane Encina da, legazpiarra, SUPER AMARA Bera Berarekin aurredenboraldia burutu zuen eta astero Bidebietara etorri da Montse Pucheren taldearekin entrenatzera. Puche bera izan da klubari jokalaria eskatu diona, izan ere, Esther Arrojeriak eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtuta du eta ziur aski Alicia Fernández ere baja izango da.
Ane Encina da Errotabarri Ermua taldeko golegile nagusieta eta Zilarrezko mailako 13. Jokalaria zerrenda horretan, bataz beste, 6,7 gol sartu duelarik. Gainera, abendu amaieran SUPER AMARA Bera Berarekin lagunartekoa jokatu zuen Legazpin, La Salle taldeko 50 urteurrena ospatuz, bertan SUPER AMARA Bera Berak (22-25) irabazi zion mutilen senior Laubide taldeari, eta Encinak gol bat sartu zuen.
97koa, Maitane Etxeberria bezala, 20 urte azaroan egingo dituena, Errusian junior mailako Mundiala jokatu zuen Lezoko hegaleko jokalari eta Eider Lizarberekin batera.
Bera Berak bihar 16,45etan aurkeztuko du Bidebietan Ane Encina, hau da, entrenaldia hasi eta minutu batzu lehenango.
Argazkian: Ane Encina Arrojeria eta Fernándezen artean.
Gaur goizeko entrenaldia hasi eta berehala Espainiako goreneko selekzioarekin, Esther Arrojeriak eskuin belauneko lotailu gurutzatua apurtu du, gaur bertan Errumanian egin dioten erresonantziak baieztatu duena.
Hasieran B selekzioarekin zegoena, Nerea Pena nafarreren baja bete du Esther Arrojeriak astearteko lagunartekoan eta Errumanian, non gaur –irabazi du Espainiak 21-24- eta igandean norgehiagokak zituzten.
Arrojeriak jakin badaki lesio honen berri, izan ere, jubenil mailan ezker belaunean jasan izan zuen. Hortaz, aurtengoa ez ezik hurrengoa denboraldi hasiera ere galduko du usurbildarrak.
Alicia Fernández
Esther Arrojeriarekin batera Carlos Viver hautatzaile berriak, Judith Sans, Maitane Etxeberria eta Alicia Fernández deitu zituen. Galizarrak bart belaunean mina zuenez César Flores medikuak aztertu zuen eta ez zuen belauna sendo somatu. Errumaniatik bueltan Alicia Fernándezek erresonantzia egingo du lesioa zehazteko baina sentsatzioak ez dira baikorrak.
Bera Bera Eskubaloiko bederatzi norgehiagoka astebururako. Azpimarratzekoak dira Euskal Ligan, Bera Bera Urdina jubenil nesken taldeak Aiala hartuko duela Bidebietan eta fasean egin duen ibilbidea borobildu nahi du, horretarako berdinketarekin nahikoa du. Bestetik, senior taldea Elgoibarren arituko da larunbatean 16etan.
Ordutegiak
Martxoak 17, ostirala
Elgoibar Infantil neskak 11,15 Bacalaos Alkorta vs Bera Bera Urdina
Martxoak 18, larunbata
Bidebieta Infantil neskak 13,30 Bera Bera Txuria vs Hernani ET B
Bidebieta Kadete neskak 15,45 Bera Bera Urdina vs Dario Bus Elgoibar
Elgoibar IMH Senior neskak 16,00 Lauko Elgoibar vs Bera Bera
Bidebieta Jubenil neskak 17,30 Bera Bera Urdina vs Aiala ZKE
Martxoak 19, igandea
Zumarraga Kadete neskak 11,15 Urola vs Bera Bera Laranja
Urnieta Kadete mutilak 12,00 Urnieta Itxako A. vs Bera Bera Urdina
Oñati Infantil mutilak 12,00 Aloña Mendi vs Bera Bera Urdina