Kadete eta jubeniletan ditu ordezkariak Bera Berak Espainiako lurraldeko txapelketan, Catalunyan burutzen ari dena astelehenetik. Nerea Lizarragak hiru gol sartu zituen Euskadiren porrotan Catalunyarren aurka (31-22) eta jubeniletan ere euskal selekzioak partida ona jokatu arren Gaztela Leoi selekzioren aurka (21-18) galdu zuen atzo eta gaur goizean Madrilen aurka (28-23). Bera Berako jokalari Elene Vázquezek gol bana sartu du, Anne Gorostidik launa gol eta Estitxu Berasategik atzo bost gol eta gaur, bakarra.
Kadete mailako selekzioak Kanariarren aurka jokatu du gaur arratsaldean eta bihar, Asturiasen aurrean. Jubenilek, berriz, Valentzia izango du aurkari bihar 13etan.
Argazkia: Marti Altaba
Bera Berak antolaturiko Gabonetako kanpusak gauza askotarako eman zuen eskubaloiarekin gozatzeaz gain, besteak beste, ekintza ugari eta anitzak antolatu ziren. Horien artean heziketarako beta egon zen, epaile batekin solasean egon ostean Irati Lekue coach-ak Bidebieta kiroldegia bisitatu zuen eta 16 gazteekin hitz egiteko aukera izan zuen.
Taldeentzat lehentasunezkoak ez diren gauzaz aritu zen Irati Lekue, baina gazteen formazioan emozioen inguruko arloa kontuan hartzea ohartarazi zuen. Pertsonen gaitasuna garatzeko ez ezik goi mailako errendimenduetako taldeen ere entrenamendu mentala eta emozioari buruzkoa bermatzea beharrezkoa da bere ustez.
Amara auzoko Fernando Betranek Bera Berako Gabonetako Saski erraldoia eraman du gaur bertan. Bera Berako Saskibaloi sekzioak saldutako errifak Loteriaren lehen sariarekin bat egin zuen 66513, alegia. Super Amara, Gesalaga, La Perla, Txuleta, Albistur, Viveros San Anton, Abar Informática, Aquarium, Saltxipi, argysan eta Forum Sporteko produktu ugariekin osatu da aurten Gabonetako Saskia, hortaz, eskerrik asko guztiei eta Fernandori, bejondeizula!
Legazpi La Salle Eskubaloi taldearen 50. urteurrena dela eta, Super Amara Bera Berak bertako taldea Laubide Jatetxearen aurka jokatu du lagunartekoa, Gipuzkoako 1. Lurraldeko lehiaketan aritzen den mutilen seniorra eta 22-25 gainditu duena Bikuña kiroldegia zalez beteta.
Emaitzaz aparte, froga positiboa izan da, alde batetik, azaroaren 19tik taldea berriro elkartu delako partida batean –Múgica, lesionaturik eta Berasategi Euskadiko jubenil taldearekin- eta bestetik, legazpiarren taldeak partida amaiera arte estutu du Super Amara Bera Bera.
Mutil legazpiarrak altuak izanik, donostiarrek baloia azkar mugituarazi dute eta hegaletatik amaitu dituzte jokaldiak, laurak asmatu dute eta partidaren gakoetariko bat hor egon da. Jakinmina zegoen harmailetan, mutilen indarra edo nesken abiadura eta teknika nor nagusituko zen. Horrez gain, Errotabarri Ermua taldearekin Zilarrezko mailan aritzen den Ane Encina legazpiarra, astean bitan Bidebietan entrenatzen duena, Super Amara Bera Berarekin lehen minutuak izan ditu. Eta maila ona eman du, kontraerasoan gola sartuz eta defentsan baloiak lapurtuz.
Lehenengo zatiaren erdialdean donostiarrek tartea ireki dute defentsako lanari esker eta kontraerasora irteteko aukera izan dutelako. Halere, bigarren zatian okertu dira gauzak erasoan, Laubide Jatetxea taldea gol bakar batera gerturatu da baina emaitza kudeatzen jakin izan du Super Amara Bera Bera partida bereganatzeko.
Fitxa: Laubide Jatetxea 22, Super Amara Bera Bera 25 (14+11): Zugarrondo, Etxeberria (3), Menéndez, Arrojeria (2), Ederra, Fernández (1 p) eta Aramendia (6) –titular- Sans (4), Zaldua (1), Elorza (1), Encina (1), López (4, 1p), Ezkurdia (2) eta Temprano (o.a.).
Epaileak: Esteban Herrador eta Viascelov Kobin (Euskadi)
Partzialak: 2-2, 4-4, 4-9, 6-9, 7-12, 9-14 –atsedenaldia- 11-15, 13-17, 15-18, 18-20, 19-22 eta 22-25
Gertaerak: Legazpiko La Salle Eskubaloi taldeak oroigarri bat eta erramilletea eman dio Alba Menéndez kapitainari.
Gipuzkoako kirol kazetarien elkarteak berriro ere Bera Bera Eskubaloiak egindako lana aitortu du urtero egiten duen galan. Bera Bera RTko presidente Fernando Diez Mintegik jaso zuen garaikurra, Matxalen Ziarsolok ere errekonozimentua jaso zuen eta, besteak beste, Maialen Chourraut Gipuzkoako kirolarik onena izendatu zuten, Rioko Joku Olinpikoetan Urrea lortu eta gero.
Aste honetan itxiko dugun urtea historikoa izango da Bera Bera Eskubaloiarentzat arrazoi batzu medio. Kirol arloan laugarren Liga eskuratu zuen, bosgarren Kopa –eta garaikurra jabegoan-, seigarren Superkopa eta aipagarri gisa, estatuko lehiaketatako jokaturiko 31 partidak irabazi zituen eta Errealari esker, Txapeldunen ligara itzuli zen. Era berean, Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedo ikurrek erretiroa hartu dute eta bestetik, babesle berriak lortu ditu, Super Amarak izena jarri dio taldeari, Euskadi-Basque Country eta Gesalaga berretsi dute apustua eta Spyro eta Autocares David enpresen inplikazioa lortu du Bera Bera Eskubaloiak.