Patri Elorza Escolmora egin du bidaia Espainiako selekzioarekin bat egiteko eta Marta Mangué ordezkatzeko, atzo Serbiaren aurkako partidan eskuin belaunean lesionatu zena.
Super Amara Bera Berako jokalaria Espainiako Federazioak EHFri emandako lehen zerrendan zegoenez, Dueñasek gasteiztarren aldeko apostua egin du bihar osteguna (18,30etan) Esloveniaren aurka taldea indartzeko. Atzo, esloveniarrek Suedia gainditu arren, Espainia bost goleko aldearekin nagusituz gero, Main Round delakoan egongo litzateke, hortik beheko garaipenak Serbiarren aurkako partidan Suediaren punturen beharko luke. Berdinketak edo porrotak Eurokopatik at geldituko lirateke.
Hortaz, Patri Elorzak Marta López eta Judith Sans taldekideekin bat egingo du, zenbaki berdinak dituztenak batek 43 minutu jokatu ditu, besteak 44 eta biek bina gol sartu dituzte Serbiaren aurka gainera.
Bera Bera Urdina taldeak Infantil, kadete eta jubenil mailan sendo dabil, partida guztiak irabazita eta asteburuko norgehiagoka nagusian senior taldeak berdindu zuen Basaurin (24-24). Donostiarrek eta bizkaitarrek lidergoan jarraitzen dute, Bera Berarentzat emaitza ona da atzetik egon zelako markagailuan, aurretik ere bai eta denbora agortuta Eider Lizarbek huts egin zuen penaltia.
Emaitzak:
Infantil neskak: TOLOSA ESKUBALOIA 2-46 BERA BERA URDINA
BERA BERA TXURIA 21-12 LEIZARAN ESKUBALOIA D
HERNANI E.T. C 19-42 BERA BERA LARANJA
Infantil mutilak: PITCH BIDASOA IRUN D 25-33 BERA BERA URDINA
Kadete neskak AIALA B ZKE 13-35 BERA BERA URDINA
BERA BERA LARANJA 5-40 ALOÑA MENDI K.E. -A-
Kadete mutilak BERA BERA URDINA 32-21 CB UROLA EK
BERA BERA LARANJA 19-31 CORAZONISTAS B
Jubenil neskak URNIETA QUEL ABOG. 13-34 BERA BERA URDINA
BERA BERA LARANJA 15-11 AIALA ZKE
Senior neskak INDUPIME BASAURI 24-24 BERA BERA
2016 urteari era ofizial batean lehengo azaroaren 19an Europan jasotako bi porrotekin itxi ostean, Super Amara Bera Berak eta Prosetecnisa Zuazo Barakaldok udazkeneko aurredenboraldiko lehen lagunartekoari ekin diote gaur Mutrikun, donostiarrak garaile izan direlarik 26-20.
Bertako Jauja taldearen 30. Urteurrenaren ospakizunetan kokatu da partida. Mutrikuko udal kiroldegira prest diren jokalariekin elkartu dira gipuzkoarrak eta bizkaitarrak, Puchek Lizarbe eta Uxue Larzabal sartu ditu, jubenil mailako atezainak debuta egiteko aukera izan du norgehiagoka amaieran. Senior mailako taldeak bihar partida garrantzitsua du Basaurin eta ez du jokalari gehiago erabili. Bestetik, Sans eta López batetik eta Ainhoa Hernández eta Egozkue, bestetik, Eurokopan dira Suedia antolatzailearen aurka bihar debutaren zain.
Puchek hasieratik Zaldua Elorzarekin jarri du defentsan, Menéndez eta Fernández ondoan eta Ezkurdia eta Etxeberria hegaletan, Zugarrondo atepean. Ederrak Elorza ordezkatu du erasoan. Juanjo Gonzálezek Castellanos atepean, Nogales, Elicegui eta Espínola lehen lerroan, De Andrés pivotean eta Azaola eta Oihane Gil hegaletan.
Elicegui eta Espínola jokalariek sekulako golak sartu dituzte baina Pucheren jokalariak segituan sartu dira partidan, 8-0 partziala lortuz, 16 minutuetan. Fernández eta Zaldua jokalarien barneraketak medio lagunartekoa berdindi du, Etxeberriak hutsunea aurkitu du, Ederra, Menéndez eta Múgica - penaltiz- estenatu dira, Arrojeriak sartu ahala gola sartu du eta Agirregomezkorta izan da, hegaletik, bolada txarrari amaiera jarri dio. (8-3, min 18). Super Amara Bera Berak tartea ireki du kontraerasoetan fin ibili ez arren.
Montse Puchek argi zuen minutuak banatu behar zituela eta horrela egin du, posizio guztiak txandakatuz. Múgicak penaltiekin asmatzen jarraitu du baina Espínola, Nogales eta Elicegui jokalarien golekin eta Castellanosen geldiketaekin Arrojeriaren aurrean Zuazo gerturatu dute atsedenaldian (11-9).
Bigarren zatian, Mujika gol bakar batera utzi du Zuazo baina Super Amara Bera Berak estutu du 3-0 partziala lortuz Fernández eta Arrojeria (2) medio. Pucheren taldeak ondo kudeatu du tartea, Zugarrondok geldiketa onak egin ditu, lehenengo lerroak hutsuneak aurkitu ditu bizkaitarren defentsan eta donostiarrek korrika egiteko aukera izan dute Aramendiarekin. Zazpi minutu falta zirela, jubenil mailako Uxue Larzabal atezainak Zugarrondo ordezkatu du lehen taldearekin debuta eginez.
Kiroldegian bildutako jendeak ondo pasatzeaz gain, txalotu ditu hainbat jokaldi, batez ere golak eta gipuzkoarrek eta bizkaitarrek partida bati ekin diote 15 egun beranduago, Super Amara Bera Beraren kasuan entrenaldietan lan zama hartu dute aste honetan.
Fitxa: Super Amara 26, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 20
Super Amara Bera Bera 26 (11+15): Zugarrondo, Ezkurdia, Menéndez (5), Fernández (3, 1p), Ederra (2), Zaldua (1) eta Etxeberria (1) –titular- Elorza (2), Múgica (4p), Arrojeria (5), Aramendia (3), Lizarbe eta Larzabal (o.a.).
Prosetecnisa Zuazo Barakaldo 20 (9+11): Castellanos, Azaola, De Andrés, Espínola (5, 1p), Elicegui (2), Nogales (4, 2p) eta O. Gil (2) –titular- Agirregomezkorta (4), Mujika (3) eta Aallá (o.a.)
Epaileak: Esteban Herrador eta Viascelov Kobin (Euskadi)
Kanporatuak: Zaldua eta Lizarbe Super Amara Bera Beratik
Partzialak: 2-2, 3-2, 6-2, 8-4, 10-6, 11-9 –atsedenaldia- 14-10, 17-13, 18-15, 21-16, 23-19 eta 26-20
Gertaerak: Mutrikuko Jauja eskubaloi taldeak 30. Urteurrena ospatu du. Aurreskua dantzatu da atarikoan eta taldeek hainbat oroigarri jaso dituzte. Alba Menéndez kapitainak garaikurra jaso du partida amaieran.
Astebeteko oporraldiarekin gozatu ostean, Super Amara Bera Berak lehengo astelehenean ekin zion berriro lanari hurrengo erronkak finkatze aldera, 2017ko urtarrilean izango dituen partida erabakiorretara ahalik eta ondoen iristea. Montse Puchek aste hauek planifikatu ditu Ana Martínez jokalariarik gabe, ebakuntzatik errekuperatzen ari dena eta Marta López eta Judith Sans internazionalik gabe Suedian baitaude.
Horrela, hiruzpalau lagunarteko jokatzeko asmoa du entrenatzaileak. Bihar 12etan Mutrikun, lehenengoa, Super Amara Bera Berak Prosetecnisa Zuazo Barakaldo izango du aurrean, Jauja taldeak betetzen duen 30. urteurrena dela eta.
Bestetik, Abenduaren 17an Valladolidera egingo du bidaia, bertan Aula izango dute zain eta zehaztu gabe beste bi lagunarteko izango ditu, ziur aski, bat Legazpin hilaren 29an.
Euskal Kopa
Bestetik, abenduaren 12an Euskal Kopako finalerdiak zozketatuko dira. Super Amara Bera Berak Aiala Zarautz edo Kukullaga izango du aurkari urtarrilaren 6tik 8ra bitartean ospatuko den txapelketan.
Loterías ligak partida erabakigarriak biziko ditu urtarrilean, izan ere, Pucheren taldeak Rocasa hartuko du –egun bigarren postuan dena bi puntura- eta horren ostean Super Amara Bera Berak Lasesarrera abiatuko da Prosetecnisa Zuazo Barakaldoren aurka jokatzera, laugarren sailkatua. Esencia 27 ULE Cleba León taldea izango da Bidebietan urtarrilaren 28an lehenengo itzuliari amaiera jartzeko.
Hamaika partida eta eskolak jokuak egingo ditu igande goizean. Azpimarratzekoa da Basaurin igandean euskal ligako multzoko lidergoan jokoan jarriko dena.
Ordutegiak:
Abenduak 3, larunbata:
Tolosa 10 Infantil nes. Tolosa Eskubaloia vs Bera Bera Urdina
Irun: Uranzu: 11,15 Infantil mut. Pich Bidasoa Irun vs Bera Bera Urdina
Hernani 11,30 Infantil nes. Hernani C vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 16 Kadete nes. Bera Bera Laranja vs Aloña Mendi A
Zarautz 17,30 Kadete nes. Aiala B vs Bera Bera Urdina
Bidebieta 17,45 Kadete mut. Bera Bera Urdina vs CB Urola
Urnieta 19 Jubenil nes. Urnieta Quel Abogados vs Bera Bera Urdina
Bidebieta 19,30 Jubenil nes. Bera Bera Laranja vs Aiala
Abenduak 4, igandea:
Bidebieta 9,30 Infantil nes. Bera Bera Txuria vs Leizaran D
Bidebieta 10,30 Eskola Bera Bera vs Urola
Basauri 12,15 Senior Indupime Basauri vs Bera Bera
Bidebieta 12,30 Kadete mut. Bera Bera Laranja vs Corazonistas