Astebururako hamaika partida, larunbatean zortzi eta igandea, hiru. Azpimarratzekoa dira euskal ligako senior taldeak Bidebietan larunbatean 17,45ean jokatu behar duena Lauko Elgoibarren aurrean eta, 16etan Bera Bera Urdina jubenil nesken taldeak Consulting Alavés taldearen aurka.
Ordutegiak:
Azaroak 26, larunbatean:
Irun: Uranzu 10 Infantil nes. Pitch Bidasaoa Irun B vs Bera Bera Txuria
Zarautz 10 Kadete nes. Aiala A vs Bera Bera Laranja
Elgoibar 11,15 Infantil nes. Modeltek Elgoibar vs Bera Bera Laranja
Zarauzt 16 Kadete mut. Amenabar C vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 16 Jubenil nes. Bera Bera Urdina vs Consulting Alavés
Oñati 16,15 Jubenil nes. Athlon Aloña Mendi vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 17,45 Senior nes. Bera Bera vs Lauko Elgoibar
Zumaia 19 Kadete mut. Txikixa Taberna Pulpo vs Bera Bera Urdina
Azaroak 27, igandea:
Bidebieta 10 Infantil mut. Bera Bera Urdina vs Bidasoa Irun C
Egia 12,30 Kadete nes. Bera Bera Urdina vs Aloña Mendi B
Paco Yoldi 12,30 Infantil nes. Bera Bera Urdina vs Udarregi Usurbil A
Euskal selekzioa
Igande arratsalderako hiru deialdi. Infantil mailan nesketan Oihane Cao deitu dute eta kadeteetan Nerea Lizarraga. Biek Orioko Karela kiroldegian egingo dute saioa 17,30etan. Jubeniletan Anne Gorostidi eta Elene Vázquez jokalariek Lasesarren egon behar dute igande 15,30etan.
Azkeneko urtetan Eli Pinedo eta Matxalen Ziarsolo izan dira golegileen zerrendan nagusi, nahiz eta ligako onenen artean ez egon taldeak zerein hori beti banatu izan ditu lerro ezberdinetan. Erretiroa behin hartuta, gola egiteko ardura ahalik eta zabalagoa da orain.
Egun zentralak dira sailkapen horretan buru. Loterías Ligan Arrojeria da aurrena (43 golekin), ondoren Alicia Fernández (40) eta Marta López (38). Horren ostean agertzen dira A Alba Menéndez (33); Sans eta Aramendia (30), Martínez (22), Ezkurdia (18), Etxeberria (15), Ederra (12), Múgica (11), Zaldua (7) eta Elorza (5). Pucheren jokalariek iaz baino 17 gol gehiago daramatzate.
Superkopa eta Europako lau partidak batuta, galizarrak aurreratu du usurbiltarra, 58 eta 55 gol, ondoren López (48), Aramendia (44), Menéndez (40), Sans (39), Martínez (36), Etxeberria (29), Ezkurdia (24), Múgica (20), Ederra (14), Elorza (10) eta Zaldua (7). Postuetan banaturik eta penaltiak alde batera utzita, lehenengo lerroak ia golen erdia sartzen du, hegaleko jokalariek ia %37 eta piboteek ia %14. Iaz garain honetan Eli Pinedo zen golegile nagusiena Ligan 53 golekin, Superkopan hiru eta EHFn, 17.
Super Amara Bera Berak 424 gol sartu ditu 15 partidetan –partidako 28 gol baino gehiago -, 304 gol Loterías ligan; Superkopan, 32, Champions Leagueko atarikoan, 50 eta EHFn 38. Bestetik, 323 gol jaso ditu (partidako 21,5), Ligan 20,9, iaz baino zertxobait gehiago (20,5).
Liga vs Europa
Bera Berak 2016. urte borobila osatu du Estatuko lehiaketetan, 31 partidak irabazi dituelako: Liga, Copa eta Supercopa, halere, Europan, bakarra, Bielorrusiako Gomel taldearen aurka Champions Leagueko atarikoan Gascan. Donostiarrek ezin izan zuten Hypo NÖ historikoa gainditu eta Brest Bretagne taldearen aurka amore eman behar izan du, Frantziako aurrekonturik altuenetarikoa duen taldea, bi milioi eurotik gora.
Loterías Ligan, Super Amara Bera Berak ez du partzialarik galdu atsedenaldian nahiz bigarren zatian. Hiru berdinketa eman dira, bigarren zatian (11-11) Aula Valladolid taldearen aurka Bidebietan Txapeldunen liga bukatu eta handik lau egunetara, eta Elxen (13-13) eta Alcobendasen (11-11) atsedenaldian. Europan, Gomelen aurka biak eta Brest Arenan aurkaria baino gehiago izan zen.
Gol borobilak
Leire Aramendiak Ligan 400 goleko langa gainditu du (guztira 404, Alcobendasekin, 374) , Alba Menéndezi lau gol falta zaizkio kopuru horretara iristeko Bera Berarekin jokatutako partida guztiak kontutan izanda; Arrojeriak 113 partida jokatu ditu eta 250 gol sartu, Ligan 200 goleko langa gaindituz O Porriñon; Etxeberriak 104 partida jokatu ditu eta 211 gol sartu eta Ezkurdiari ligan lau gol falta zaizkio ehungarren gola egiteko eta 79 partidetan 112 sartu ditu donositarrak, aurten Superkopan estrenatu delarik.
Atzo arratsaldean izan zen, ordubete baino lehenago iraun zuena. Manuel Leyes eta César Flores medikuek egin zioten ebakuntza Ana Martínezen esker sorbalda zuzentze aldera eta klubari zera esan zioten “dena ondo atera da, ez dugu ezer arrarorik aurkitu”.
Hemendik aurrera, Super Amara Bera Berako jokalariak lau hilabete baino gehiago iraungo duen errekuperazio prozesuari ekingo dio. Ana Martínezek adierazi du Kopan egoteko asmoa, apirilaren azken astean ospatuko dena. Astebete lehenago, Super Amara Bera Berak A Sangriñan jokatuko du eta maiatzean Porriño hartuko du Bidebietan Kopa ostean, txapeldun gisa fasean egongo delarik. Teldera egingo du bidaia ondoren, Prosetecnisa Zuazo izango da Bidebietan eta Loterías Liga Leonen amaituko du.
Berriro Super Amara Bera Bera hustu egin da Brest Bretagne taldearen aurka, oraingo honetan hiriko Arenan 3.700 jarraitzaileen aurrean, 48. minutura arte markagailuaren aurretik egon zena baina partida galdu zuen (23-19) eta, ondorioz, EHFtik kanpo gelditu dira gipuzkoarrak.
Gascan bezala, Super Amara Bera Berak partidari hasiera ona eman zion, defentsa eta Tempranoren geldiketak baliatuz. Oraingo honetan korrika egiteko aukera izan du Aramendiaren bidez eta eraso jokoan Etxeberriak, defentsan bikain aritu zena, asmatu du hegaletik.
Halere, bretainiarrek defentsan estutu dute, kontraerasoak atera dituzte; bigarren zatian Super Amara Bera Bera aurretik jarri da 12-15 Arrojeria, Fernández eta Menéndezen bidez baina orduan agertu dira Mangué eta Tissier zentrala partida irabazteko.
Fitxa: Brest Bretagne Handball 23, Super Amara Bera Bera 19
Brest Bretagne Handball 23: (8+15): Darleux, Durand (2), Akoa, Le Hir, Pineau (1p), Mangué (4) eta Prouvensier (4) –titular- Limal, Tissier (5, 1p), NGouan (2), Tizi Sadki (1), Copy (3), Toublanc, Desgrolard (1), Le Bellec eta Dangueuger (o.a.)
Super Amara Bera Bera: 19 (10+9): Temprano, Etxeberria (3), Arrojeria (3), Sans (1), Fernández (3, 2p), Menéndez (3) eta Aramendia (4) –titular- Ederra, Elorza, Múgica (2p), López, Ezkurdia, Zaldua, Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.)
Epaileak: Robert Schulze eta Tobias Tönnies (GER). EHFko delegatua: Francois Mulleners (BEL)
Kanporatuak: Limal, Akoa, Pineua eta Durand Brest Bretagne eta Sans eta Menéndez Super Amara Bera Beratik.
Partzialak: 0-1, 2-5, 3-8, 6-9, 8-9, 8-10 –atsedenaldia- 10-11, 11-13, 12-15, 17-16, 20-18 eta 23-19
Asteburuko emaitzetatik, aipagarriena da Bera Bera Urdina emakumezkoen taldeek lidergoan sendo jarraitzen dutela infantil, kadete eta jubenil mailetan. Era berean, Euskal ligan seniorretan Bera Berak bi puntu garrantzitsu lortu zituen Zarautzen, zazpi garaipenenekin Indupime Basauri taldearen aurkako lehia jarraituz.
Emaitzak:
Infantil neskak:
ORDIZIA IRURENA 2-43 BERA BERA URDINA
BERA BERA TXURIA 14-20 HERNANI ET. A
BERA BERA LARANJA 32-16 LEIZARAN ESKUBALOIA B
Infantil mutilak:
PITCH BIDASOA IRUN B 23-21 BERA BERA URDINA
Kadete neskak:
BERA BERA URDINA 42-7 TOLOSA C.F. ESKUBALOIA B
ORDIZIA ESKUBALOIA 25-12 BERA BERA LARANJA
Kadete mutilak
BERA BERA URDINA 35-13 BANKOA ELGOIBAR
BERA BERA LARANJA 14-39 AMENABAR B ZKE
Jubenil neskak
ORDIZIA ESKUBALOIA 15-24 BERA BERA LARANJA
BERA BERA URDINA 31-20 ORDIZIA IRURENA
Senior
AIALA ZKE 18-21 BERA BERA