Bera Bera jubenil taldeak Tecnifuelle Elgoibar gainditu zuen Bidebietan, lehengo larunbatean, jokaturiko finalean (31-24), hortaz, Gipuzkoako Kopa eskuratu zuen. Maialen Fernández gogora ekarri zuten taldekideak.
Bestalde, harrobiko beste partidetan, senior mailako taldea 31-15 nagusitu zitzaion Andoaingo Leizaran Eskubaloiari, mutilen infantil taldeak 30-16 gaindutu zuen Saieko La Salle eta infantil nesketan Bera Bera Bi taldeak 16-14 irabazi zion Egia Eskubaloiari eta, aldiz, Bera Bera hiruk galdu zuen Zarautzen Aialaren aurrean 20-18.
Emozio handiko partida, Bidebieta lepo eta joku bikaina erakutsiz, Bera Berak ez du zalantzetarako betarik utzi eta Helvetia Alcobendas (32-15) gainditu du Loterias Liga eskuratzeko, laugarren liga jarraian. Horretarako 18 partida jarraian irabazi behar izan ditu Bera Berak eta gol average alde, izan ere, Rocasak ere 48 puntu lortu ditu, azken 13 denboraldietako bigarren onena izan delarik.
Fitxa: Bera Bera 32, Helvetia Alcobendas 15
Bera Bera 32 (15+17): Temprano, Etxeberria (2), Menéndez, Ederra (2), Arrojeria (3), Martínez (4) eta Pinedo (7) –titular- Sans (3), Bea Fernández (2), Alicia Fernández (2), Ezkurdia (1), Yáñez (4), Ziarsolo (2), Múgica eta Zugarrondo (o.a.). Deialdia: Lizarbe eta Husillos.
Helvetia Alcobendas 15 (10+5): Ciobanu, Aramendia (1), Gandulfo (3), M. Ausàs, Boada, Francés (1p), Navas Flox (2) –titular- S Ausàs, Prieto, Azurmendi, A. García (1), Cardador (3), Alfaro eta Sol Ceballos (o.a.)
Epaileak: Carlos Luque eta Ignacio Pascual (Catalunya)
Kanporatuak: Menéndez, Ziarsolo eta Bea Fernández Bera Beratik eta Aramendia eta Prieto Helvetia Alcobendasetik
Partzialak: 3-3, 7-5, 9-6, 12-7, 14-8, 15-10 –atsedenaldia- 19-10, 22-11, 26-11, 27-13, 30-14, 32-15
Gertaerak: Bera Berak Richard Oribe eta Leire Olaberriaren kirol ibildea aitortu nahi izan ditu. Partida amaieran Matxalen Ziarsolori agu hunkigarria.
Denboraldiko azken entrenaldia burutu ostean, Bera Berak lehiaketa itxiko du bihar Bidebietan (19etan), Ligako laugarren titulua jokoan duelarik eta azkeneko hamabi tituluengatik hamaikagarrena eskuratzeko aukera du. Rocasaren emaitza begiratu gabe, esku eskura du helburua Bera Berak eta Helvetia Alcobendas gainditzeko lanean igaro du astean zehar, Loterías Ligako sailkapenean laugarrenak dira madrildarrak (Carlos Luque eta Ignacio Pascual, Catalunya).
2015eko uztailaren 30ean hasiera eman zion denboraldiari amaiera ezin hobea jarri nahi dio Bera Berak. Aldaketa garrantzitsuak izan zituen plantillan eta aurreneko hiru hilabeteetan oreka hartzea kostatu zitzaion, 2016 urte hasieran hobetu zuen, apirilera bikain iritsi zen eta orain boladari jarraipena eman nahi dio.
25 jardunaldi ostean, Bera Berari koska bat falta zaio laugarren liga eskuratzeko. Horretarako, Montse Puche plantilla osoa deitu du, Eider Lizarbe eta Maialen Husillos barne. Bera Berak aise gainditu zuen Helvetia Alcobendas joaneakoan pabellón de los Sueños kiroldegian (20-27) baina askoz gehiago kostatu zitzaion madrildarrak menperatzea Kopan Porriñon final-laurdenetan (23-27).
Partidan emozio ugari biziko da, Matxalen Ziarsolo, Bea Fernández eta Tania Yáñez jokalarientzat azken partida ofiziala izango delako.
Asteburua infantil nesken Bera Bera Hiru taldeak irekiko du Zarauzko Antonianos kiroldegian Aiala B taldearen aurka, 11,15etan.
Hortik aurrera, Bidebietak hartuko ditu Loterías Ligakoaz gain harrobiko lau partida. Foru Aldundia txapelketaren baitan infantil mutilen taldeak Saieko La Salle izango dute aurrean 13etan eta 14,20an Bera Bera Bi infantil nesken taldeak Egia hartuko du.
16etatik aurrera, jubenil nesken Gipuzkoako Kopako finala jokoan izango dute Bera Berak eta Tecnifuelle Elgoibar taldeek. Hori izango da aurreneko finala, bigarrena ohorezko mailako taldeak jokatuko duena 19etan, Liga irabazteko aukera duelarik.
Asteburuari amaiera jartzeko, senior taldeak Leizaran Eskubaloia hartuko du igandean 10etan Bidebietan ere bai.
Komunikabideen aurrean egindako agerraldi batean, Bera Berako jokalari Bea Fernández eta Tania Yáñezek “asko pentsatutako erabaki” baten berri eman dute, hau da, kirol era profesional gisa utziko dutela denboraldi amaieran, horrek esan nahi du, Bidebietan larunbatean jokatuko dutela azken partida. Bea Fernándezen kasuan baliteke Joku Olinpikoak prestatzeko aurreneko deialdian egotea.
“Irri batekin utziko dut kirola” adierazi du kantabriarrak. Bea Fernández eskerrak eman nahi izan dizkie “taldekide eta lagunei, komunikabideei, zalegoei eta, bereziki, familiari”. “19 urte bete nituenetik etxetik kanp nago eta Frantziatik hona etorri nintzenen ez nuen erabaki hartuta etorri, Bera Berari eskertzen diot nola hartu ninduen eta lekurik aproposena da erretiroa hartzeko zabaltzen dituen baloreak gustoko ditudalako” azaldu du 31 urteko internazionalak.
Ohorezko mailan 2005. Urtez geroztik, Bea Fernández Vicar Goya (urtebete), Sagunto (bi), Bera Bera (bi), Fleury (hiru) eta berriro Donostian 2016ko urtarriletik. Gaur arte, Bea Fernándezek Frantzian liga bat irabazi du, horrez gain Frantziako Kopa eta Ligako kopa eta Erreginaren Kopa Sagunto eta Bera Berarekin. Espainiako selekzioarekin 182 partidu jokatu ditu eta 380 gol sartu.
Tania Yáñez, bestetik, adierazi du bere erabakia “lan egoerak bultzaturik dela, eraginkorragoa da eta geroz eta exigenteagoa”. “Oso zaila egin zait lana eta kirola uztartzea aurten, eskertzen diet nire taldekideei, entrenatzaileei eta klubari ordutegiekin izan ditudan arazoak” aipatu du bizkaitarrak.
Urtebete egin du Yáñezek Bera Beran “baina intentsitate handikoa izan da, finalak jokatu, Superkopa eta Kopa irabaztea lortu dut eta espero dut larunbatean ere Liga eskuratzea”. Ohorezko mailan egin dituen sei denboraldietan, ia 800 gol sartu ditu, Zuazo Barakaldon lau urtez aritu da, Castro Urdialesen bat eta azkena Bera Beran.
Larunbateko partidaz (19etan), biek Bidebieta festa batean bihurtzea nahi dute, hau da, “liga irabaztea da gure helburua eta ospatzea”. Aurkariaz, azpimarratu dute “baliabideak dituela” baina uste dute ere bai “gure motibazioa handia da Liga irabazteko grinarekin irtengo gara”.