EHF Cupeko hirugarren kanporaketako joanekoan bihar Gascan, 19etan, Super Amara Bera Berak Brest Bretagne Handball hartuko du, Frantziako ligako talderik indartsuenetarikoa. Partida Victoriia Alpaidze eta Tatyana Berezkina errusiarrek zuzenduko dute, EHFko delegatua Tatjana Medved delarik.
Montse Puchek onartu du Super Amara Bera Bera “Guardéseko partida ostean gogotsu” iritsi dela baina jakin badaki, Ana Martínez eta Patri Elorza baja izanda, “oso kanporaketa gogorra izango da”, halere bere taldea “ilusio handiz eta lan askokin ikusten du erronkari heltzeko”.
Brest Bretagne taldeak “jokalari bikainak ditu, Marta Mangué espainarraz gain, Alison Pineau da protagonista nagusiena baina hor dira Darleux atezaina, Limal edo Geiger alboko jokalariak.
Bretainiako taldeak duen mailaz aparte, Puchek ziurtutatu du “lan asko egingo dugu kanporaketa gainditu ahal izateko”. Horretarako, “defentsa gakoa izango da, erdian sortzen duten jokua gelditzeko gai izan behar dugu, oso alboko jokalari onak dituelako eta hegaleko jokalariek dena sartzen dute”. Defentsa eta gero “korrika egin eta baloiak ez galtzea”.
Entrenatzaileak markagailuarekin ahaztu da eta jokalariei eskatzen die “partida bikaina jokatu duten sentsazioa izan dezaten”.
Sarrerak 10 eurotan daude salgai helduentzako eta bost, gazte eta jubilatuentzat. Abonatuek, erdia ordaindu beharko dute, 5 eta 2,5 euro, alegia.
Orain arte jokaturiko denboraldiko partidarik onena burutu du Super Amara Bera Bera Bidebietan Mecalia Atlético Guardés (28-22) gaindituta. Aurkari zuzenen aurrean lehenengo norgehiagoka zuten donostiarrek eta defentsa estua, Tempranoren geldiketak, kontraeraso bortitza eta lasaitasuna eraso jokoan izan dira gaurko gakoak.
Partidak oso erritmo altua izan du, Guardesen hutsuneak aprobetxatu nahi zituen Super Amara Bera Berak sei metroak bilatzen, hórrela iritsi dira aurreneko bi penaltiak Múgicak sartu dituena. Mecalia Atlético Guardésen baliabide nagusiena Mendoza argentinarra izan da partida hasieran.
Temprano eta Carratú atezainak bikain aritu dira halere Super Amara Bera Berak tartea irekitzen asmatu du kontraerasoa baliatuz, atsedenaldira aurretik (14-9) iritsita.
Bigarren zati hasieran Temprano protagonista izan da, geldiketak bata bestearen atzetik eta Fernández eta Arrojeriak hutsuneak aurkitu dituzte galizarren defentsan. 18-11 markagailuan Pradesek partida gelditu du, zentralen aurka banakako defentsa agindu du, 24-20 gerturatu da Guardés baina Arrojeriak eta Sans, kontraerasoan, Super Amara Bera Beraren garaipena ziurtatu dute, larunbatean EHFn Brest Bretagne taldeari aurre egiteko konfidantza emango diona.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 28, Mecalia Atlético Guardés 22
Super Amara Bera Bera 28 (14+14): Temprano, López (2), Arrojeria (5), Fernández (6), Ederra (2), Menéndez (2) y Aramendia (1) –titular- Sans (4), Múgica (4p), Etxeberria, Ezkurdia (2) eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian, Zaldua eta Lizarbe.
Mecalia Atlético Guardés 22 (9+13): Carratú, Urban (4, 1p), Mendoza (5), Haridian (2), Sempere (4, 1p), Hernández (2, 1p), Álvarez (1) –titular- Espiñeira (1), Doiro, Cerqueira, Kurchankova, Romero (3), Onicas eta Fervenza.
Epaileak: Javier Álvarez (EAE) eta Yon Bustamente (Nafarroa)
Kanporatuak: Menéndez, Aramendia eta Sans Super Amara Bera Beratik eta Haridian (2), Hernández (2), Urban eta Sempere Guardésetik.
Partzialak: 2-2, 3-3, 6-5, 10-7, 13-9, 14-9 –atsedenaldia- 15-11, 19-12, 21-13, 23-16, 24-19 eta 28-22
Datorren larunbatean EHFko ekingo dionez, Loterías Ligako jardunaldia aurreratu da, hortaz, Super Amara Bera Berak Bidebietan bihar asteazkena 19etan (Javier Álvarez –EAE- eta Yon Bustamante –Nafarroa) Mecalia Atlético Guardés hartuko “aurkari zuzena, talde filosofía aldatu duena José Ignacio Prades entrenatzaile moduan iritsita eta motibazio eta gogo handiekin datorrena” Montse Pucheren ustez.
Bere esanetan, biharko partidan “talde bakoitzaren defentsak protagonismo handia izango du, beraiena desberdina da baina guk bezala estu hartzen dute aurkaria”. Izan ere, Loterías Ligako gol gutxien jasotzen duten taldeak dira, batez beste 21 gol baino gutxiago. Halere, Puchek nabarmendu du “lehen lerroan ez ezik, bi piboteekin ere jokatzeko aukera du Guardések”.
Bere taldeaz azpimarratu du “Alcobendasen aurkako partidak sortu ziren zailtasunak gainditu genituen”. “Champions Leagueko sailkatze fasetik hona egin dugun lanaren ondorioz iritsi gara une honetara” adierazi du entrenatzaileak, Ana Martínez eta Patri Elorza jokalarien baja izango dituena, nahi eta arabarra “etenaldia iritsi baino lehen partidaren batean parte hartuko duen”.
Ligak egun bizi duen uneaz galdetuta, sailkapeneko buruan diren taldeen aurkako partidak izanda, Montse
Puchek onartu du “etorkizuna finkatuko dute”, hortaz datozen bi jardunaldiak “erabakiorrak izango dira”.
Entrenatzaileari gogoratu diote 27 garaipen jarraian lotu dituela ligan. “Jokalarien lana, dedikazioa eta konpromisoari esker izan da, ez dute ezer uzten eta uneoro guztia ematen dute”.
Sailkapen nagusian bi puntuko aldea dute Super Amara Bera Bera eta Mecalia Atlético Guardés, Loterías Ligari hasiera bikaina eman dioten taldeak nahiz eta donostirrak lidergoan izan zortzi partidak irabazita eta Guardések Telden baino ez duen galdu, bigarrena den Rocasaren aurka, kanariarrek partida bat gehiago jokaturik.
Loterías Ligako gol gutxien jasotzen duten taldeak elkarren aurka jokatuko dute asteazkenean Bidebietan (19etan). José Ignacio Pradesen taldeak 165 gol jaso ditu eta Super Amara Bera Berak bat gehiago. Hau da, bataz beste, 21 gol baino gutxiago hartzen du batak edo besteak. Zerrenda honetan hurrengo taldeak 24 jaso ditu, Prosetecnisa Zuazok, hain zuzen.
Bidebietan jokaturiko partidetatik, lau irabazi eta berdinketa bat atera zuten harrobiko taldeek, aipagarrienak senior mailako taldearen garaipena Kukullagaren aurka, jubenil taldearena, infantil mailako Laranja taldeak lortu zuena eta kadete Urdina nesken taldeak. Hortaz, lider jarraitzen dute talde guzti hauek.
Emaitzak
Infantil neskak
AIALA C ZKE 8-35 BERA BERA URDINA
BERA BERA TXURIA 15-15 EREINTZA TODO TERRENO
BERA BERA LARANJA 33-11 UDARREGI USURBIL B
Infantil mutilak
LEIZARAN ESKUB. -A- 36-22 BERA BERA URDINA
Kadete neskak
BERA BERA URDINA 15-10 BRAKYS PULPO K.E.
BAR ALAIKI 25-17 BERA BERA LARANJA
Kadete mutilak
CORAZONISTAS A 16-39 BERA BERA URDINA
Jubenil neskak
ZURIZURI LEGAZPI 26-10 BERA BERA LARANJA
BERA BERA URDINA 36-11 ATHLON ALOÑA MENDI K.E.
Senior neskak
BERA BERA 37-23 C.B. KUKULLAGA ikus bideoa