SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaile Montse Puchek “euskal derbi interesgarria” ikusten du ostiralekoa Gascan 21etatik aurrera jokatiko dena Josean Gasca kiroldegian, non aurrez aurre SUPER AMARA Bera Bera eta Hotel Gran Bilbao Prosetecnisa Zuazo Barakaldo arituko diren.
Gaur goizeko agerraldian Bidebietan, madrildarrak azpimarratu du “gakoen artean partidaren erritmoak nor ipintzen duen”, hau da, “guk erritmo altua ezarri behar dugu eta ezin diogu Zuazori berea menderatzea”. “Partida gogorra izango da, bi taldeek guztia emango dute, horregatik zalegoari Gascara etortzea eskatzen diot”. Partida lekuz eta ordutegiaz aldatu dute Teledeportek eskainiko duelako, halere, diferituan izango da. Gascan pista berdea kokatuko da eta partida aurretik, Bera Berak harrobiko 13 taldeekin argazkia egingo du.
Puchek onartu du “Elxen partida gogorra izan zen”, halere, bere ustez “ostiralekoa oso ezberdina izango da”. “Gascan jokatuko dugu, ez gaude guztiz eroso” hasperen egin du baina taldea “konfiantzarekin” ikuste du. “Guztia eman behar dugu” dio.
Aurkariaren inguruan, Puchek dio “Zuazo hobera doa”. Bere ustez “azken aukera du goiko multzoarekin bat egiteko eta Europara sailkatzeko lehian sartzeko”. Eta ohartarazi du “azken partidan, Euskal Kopan, irabazi zuten finala”. Horregatik, dio “defentsan” egongo dela beste gakoa, nahiz eta bi taldeak ligako gol gehien sartzen dutenen artean egon. Puchek bi taldeak puntu batean bat egiten dutela uste du, hau da, “plantilletan aldaketa nabarmenak eman dira hemen eta han, akaso gu hobeto moldatu gara eta hori oraindik hobetzeko asko izan, halere, Zuazo hobeto ikusten dut orain eta guztia emango du ostiralean”.
Mònica Ausàs eta Ligia Costa partidan izango diren ez du argitu. "Ausàs defentsan ondo dago, halere, sorbalda erabat konpontzeko bi aukera ditugu eta aztertzen ari gara, horietako bat ebakuntza da baina ikusteke dago oraindik". Costa, bestetik, azterketa baten emaitzen zain dago.
Guerreras Iberdrola ligari buruz galdetuta, Puchek uste du “estu dago” hortaz bere nahia “ostiralean irabaztea eta presioa Rocasa –Xixonen jokatuko du- eta Guardés –Granollers hartuko du- taldeengan uztea”.