Txapeldunen Ligan lekua dituzten 24 federazioetatik, izena emateari uko egin diote Txekia, Portugal, Eslovenia, Serbia, Suiza eta Ukrainia herrialdeko txapeldunek. Hortaz, gainontzeko 18 txapeldunekin, Hungariako eta Danimarkako azpitxapeldunekin - FTC eta FC Midtjylland- eta EHFri gonbidapen eskaera luzatu dieten bostekin osatzen dira 25 taldeak. Azken hauek dira Alemaniako Leipzig, Norvegiako Glassverket, Errusiako Rostov, Esloveniako Krim Mercator eta Eslovakiako Iuventa Michalovce.
Ekainaren 24an Vienan burutuko duen bileran konfirmatuko du EHFk zerrenda definitiboa.
Multzoen fasea eta atarikoa
Ofizialki ezean, antza, EHFk osatu duen rankingaren arabera 12 talde zuzenean kokatuko dira multzoen fasean: egungo txapeldun Bucaresti, Hungariako Győri Audi ETO, Danimarkako Team Esbjerg, Errusiako Astrahanochka, Norvegiako Larvik, Alemaniako Thüringer, Frantziako Metz, Montenegroko Buducnost, Austriako Hypo eta y Mazedoniako Vardar, eta horiekin batera Hungariako FTC eta Danimarkako FC Midtjylland.
Ondorioz, 16 talde osatzeko lau leku geldituko dira. EHFk eskaera guztiak onartuko balitu –Iuventak printzipioz ez du Championsen lekurik-, 13 taldek atarikoari helduko diote irailaren 10 eta 11n. Ia guztiek eskarmentua dute Champions League edo atarikoetan, Bielorrusiako HC Gomel, Iuventa Michalovce –Bera Bera kanporatu zuen EHFn- edo Italiako Indeco Conversano izan ezik. Aitzitik, Bera Berarentzat aurkaririk zorrotzenak lirateke: Errusiako Rostov –iazko Txapeldunen ligan ez zuen partidarik galdu multzoen fasean eta Main Round delakoan-, Alemaniako HC Leipzig -2014ean atarikoa gainditu zuen FTCri irabazita-, Suediako Sävehor, Kroaziako Podravka edo Poloniako MKS Selgros Lublin, gutxietsi gabe Esloveniako Krim, Holandako Sercodak Dalfsen, Turkiako Ankara Yenimahalle Belediyesi edo Norvegiako Glassverket, iaz Gyori garaile izan zen atarikoa antolatu zuena.
Ekainaren 24ean zerrenda definitiboa onartuko dute eta ekainaren 29an atarikoa multzoak zozketatuko dira Vienako egoitzan.
1990-91 denboraltik ohorezko mailan jarraian, Bera Berak segituan jokatu zuen aurreneko Kopako final, 1993an izan zena Pinton, Mar Valenciaren aurka 21-19 galduz. Halere, aurreneko txapelketa eskuratzeko bost final jokatu behar izan zituen, aurrenkontuetan zegoen aldeak galerazten zuena eta merito handiz Ligan bosgarren postura heltzen zen Bera Bera. L’Elianan izan zen 2007ko apirilaren 1ean aurreneko titulua Kopan, Ribarroja 25-22 gaindituta.
2009an iritsi zen bigarren Kopa. Monovarren etxekoa gainditu zuen, Itxako finalerdietan eta Elde finalean (25-19). Porriñon birritan, 2013an Rocasari 25-24 irabazi eta aurtengoa, Zuazoren aurrean 17-33 eta Alcobendasen 2014ean Rocasa gaindituta (21-26). Guztira bost, hortaz, garaikurra ez da Donostiatik mugituko. Hamar urte hauetan Altean eta Guadalajaran finaletara iritsi zen Bera Bera.
Bost Superkopa
Eta Superkopako zortzi finaletatik, bost garaipen. Aurreneko Kopa lortu eta gero handik hiru egunetara jokatu zuten Superkopa Ribarrojak eta Bera Bera. Galdu zuen finala baina hurrengo urtean garaile irten ziren gipuzkoarrak Bidebietan ospatu zen finalean (21-18). 2009an Bera Berak Itxakoren aurka galdu zuen Bidebietan (23-24) eta 2012tik hona guztiak garaipenak izan dira: Itxakoren aurrean Bidebietan eta Rocasaren aurka hiru aldiz:, Gasca 2013an, Guadalajaran 2014n eta Gascan 2015ean.
Lau Liga
2011-12 denboraldiko azpitxapelketa ostean, Bera Berak hurrengo lau Ligak eskuratu ditu: 12-13, 13-14, 14-15 eta 15-16. Garaipen bakoitzak zailtasun bereziak izan zituen, azken denboraldian Rocasarekin berdinduta, izan ere, Teldeko taldea izan da azkeneko 13 urteetako sailkapeneko bigarren onena.
Europan, finalerdietara
2010-11 denboraldian izan ezik, Bera Berak beti lehiatu du Europan hamarkada honetan, non oroimen politak agetzen diren, besteak beste, Errumaniako Brasov taldearen aurka jokaturiko finalerdia 2008ko apirilean, Poloniako Vistal Laczpol Gdynia taldeari kanporaketa iraultzea Gascan eta Champions Leagueko multzoen fasean aritzea 2013an.
65 jokalari
Hamar denboraldi hauetan bost entrenatzaile zuzendu dute taldea: Tati Garmendia 2006-07 (jokalari ere bazena), Reyes Carrere 2007-08 / 2012-13), Imanol Álvarez (2013-14), Aitor Etxaburu 2014-15 martxora arte eta Montse Puche 2015ko apiriletik gaur arte. Guztira 65 jokalari izan dira Bera Beran partaide, horietatik 31 euskaldun eta 23 atzerritar, azkeneko urtetan joera hori irauli delarik.