Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berako atezain Merche Castellanos 12. Jardunaldiko Guerrera Iberdrola jokalaria izendatu du Espainiako Federazioak, web orrialdean zenbatu diren bozken arabera.

Elxen jokaturiko partida onak erabakiorra izan zen Carrusean irabazteko (18-21). 18 gol jaso zituen, penaltiz hiru, beste hiru penalti kanpora jaurti zituen Elche Mustangek –Musonsek bi eta Hernándezek, bestea-. Castellanosek 16 geldiketa egin zituen, zortzi zati bakoitzean, ekarpen erabakiorra izan zen SUPER AMARA Bera Berak lehen zatian tartea ireki zuenean (3-4tik 5-9ra). Eta bigarrenean, taldea partidan eutsi zuen honek erasoan bederatzi baloi galdu zituenean hasierako bederatzi minutuetan. Horrez gain, zutoinak lagun izan zituen sei jaurtiketetan.

Castellanos, bikain ere Canyamelar Valencia taldearen aurka Bidebietan, %65ko portzentaiarekin, datorren ostiralean (Gascan, 21etan) jasoko du garaikurra bere talde ohi aurrean, HGB Prosectenisa Zuazo, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores