“Lau eguneko atsedenaldia oso ondo etorri zaigu, jokalariak pilak kargaturik etorri dira eta hiru asteetako ziklo honi heltzeko gogokin”. Martxoko etenaldia iritsi aurretik, SUPER AMARA Bera Berak Valentziara egingo du bidaia larunbatean puntuak behar dituen Canyamelar Valencia, horren ostean goraka datorren KH7 BM Granollers hartuko du Bidebietan (martxoaren 3an, 18etan) eta Málagaruntz abiatuko da Rincón Fertilidad talde arriskutsuaren aurka lehiatzeko.
Montse Puchek onartu du hiru partida hauetan “SUPER AMARA Bera Bera ez du Loterías Liga irabaziko” baina adierazi du “erabakiorrak dira gure helburuak lortze aldera eta Aste Santura iritsi baino lehen hurrengo hiru partidei ahalik eta ondoen heltzeko”.
Kopako final-zortzirenetako kanporaketetan eman diren emaitzez galdeturik, txapeldun gisa zortziko finalean den SUPER AMARA Bera Berako entrenatzaileak onartu du “harritu egin zait Prosetecnisa Zuazok Elxen galtzeak eta Mecalia Atlético Guardés eta Rocasa taldeen partida amaieran”. Galizarrek kanporaketea irauli egin zuten gol bakar batez Gijonen irabazteko eta Rocasak luzapena behar izan zuen Leonen.
Larunbatean (19,30etan) El Cabañalen SUPER AMARA Bera Berak Canyamelar Valencia izango du zain, puntuen premia duen aurkaria, 2016ko azaroaz geroztik irabazi ez duena eta azken bost partidak galdu dituena bataz beste 19 gol sartu gabe. Larunbatean Kopatik at gelditu zen Granollersetik (23-20). Puntuak urratzeko duen beharraz gain -puntu bakarra ateratzen dio Base Villaverderi eta bi Esencia 27 ULE Cleba Leóni- Montse Puchek gogorarazi du “Bera Berarentzat ez ohi da pista atsegina”. Erasoan arazoak izan arren, gola duten jokalariak baditu Nitsan Dunay, Patri Alonso edo Nagore Saenz. Puchek, baina, bere taldea “gogokin ikusten du, lanerako jarrerara onarekin eta behar ditugun sentsazioak berreskuratzea nahi dugu”.
Zentzu honetan, urte berriari errepaso jo dio Puchek “presio handiko partidekin, puntuak hartu behar genituen norgehiagokak izan ziren Rocasa eta Zuazoren aurka eta gero, agian, intentsitatea galdu genuen Leonen aurka eta Valladoliden, sentsazioak ez ziren onak izan eta horregatik Valentzian joku ona berreskuratu nahi dugu”.
Montse Puchek plantilla osoarekin lan egin du aste honeta bi jokalari izan ezik, “bere sorbalda ondo jartzen jarraitzen duen” Ana Martínez eta Estitxu Berasategi, junior mailako selekzioarekin aritu dena Madrilen, deialdian sartu den euskaldun bakarra izan da usurbildarra.
Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur arratsaldean Madrilen duen egoitzean egindako bileran Bera Bera Eskubaloiko arduradun eta jokalari internazionala ohia Tati Garmendia Zuzendaritza Batzordeko kide izendatu du.
Federazioko egituran sartzeako eskaera onartu du Garmendiak “ardura, ilusio eta konpromisoz eskubaloiarentzat une erabaki batean, batez ere, emakumezkoen eskubaloirako”. “Nire ikuspegia eman nahi dute gure kirola hobetzen saitzeko” adierazi du Bera Bera Eskubaloiko arduradunak.
Bigarren legealdia izango Francisco Blázquez presidentearentzat eta zuzendaritza batzordean, Tati Garmendiarekin batera beste 17 pertsona daude.
Imanol Reformas, S.L. ko gerente Imanol González Baldak aurten ere Bera Bera Eskubaloiko eskola babestea erabaki du. Hasieratik sustatu duen ekimena da, 2011-12 denboraldian hasita seigarren urtea bete duelarik. Imanol Reformas enpresa donostiarrak etxebizitzen eta lokalen berritze eta mantentze lanetan aditua da.
Urteak joan ahala, Bera Bera Eskubaloiko eskola hazten ari da, izan ere aurten taldea banatu behar izan da bi egunetan, astelehenetan eta ostiraletan. 12 gazte elkartu ziren aurreneko egunean 2011ko irailean eta egun 49 dira. Besteak beste, Elene Vázquez jokalaria eskolatik hasi eta aurten Estatu mailako selekzioen arteko txapelketa jokatu du Euskadirekin jubenil mailan eta Loterías Ligako taldearekin ere entrenaldiak burutu izan ditu.
8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eskola, Bidebietan astelehenero edo ostiralero ordubetez betetzen dute saioa.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko hiru taldeek gol bakar batez irabaztea lortu dute asteburu honetan. Lehengo larunbatean bezala, Euskadiko txapelketan aritzen den Bera Bera Urdina jubenil taldeak Kukullaga gainditu zuen (21-20) hortaz, lidergoan bakarrik dira; Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak Elgoibarren irabazi zuen (30-31) eta kadete mutilen taldeak Errenterian (29-30).
Emaitzak
Senior neskak
C.B. KUKULLAGA 26-31 BERA BERA
Jubenil neskak
BERA BERA URDINA 21-20 C.B.KUKULLAGA
Kadete neskak
DARIO BUS ELGOIBAR 30-31 BERA BERA URDINA
Kadete mutilak
EREINTZA BEISSIER 29-30 BERA BERA URDINA
Infantil neskak
PITCH BIDASOA IRUN A 11-27 BERA BERA URDINA
HERNANI E.T. A 30-23 BERA BERA TXURIA
LEIZARAN ESKUBALOIA B 24-31 BERA BERA LARANJA
Infantil mutilak
BERA BERA URDINA 15-15 PITCH BIDASOA IRUN B
Lehengo larunbatean Super Amara Bera Berako plantilla gehiena La Perla Talasoterapiak dituen instalakuntzetatik gozatzeko aukera izan zuen, alde batetik, Eukene Saez Munduko azpitxapeldunarekin aquagym izeneko saioa burutu zuten eta arratsaldea osatzeko merienda ere izan zuten bertan.
Kopako txapeldun gisa, Super Amara Bera Bera aurtengo final-zortzirenetako kanporaketatik at gelditu da, hortaz, Puchek lau egun jai eman dio plantillari. Bihar sei partida jokatuko dira: KH7 BM Granollers – Canyamelar Valencia (16,30etan); Mavi Nuevas Tecnologías vs Mecalia Atlético Guardés (17,30etan); Elche Mustang vs Prosetecnisa Zuazo vs Esencia 27 ULE Cleba León vs Rocasa (18etan); Rincón Fertilidad Málaga vs Aula Valladolid (18,30etan) eta ANTS:BFIT - Muchoticket (Ibiza) vs Helvetia Alcobendas (19etan). Sailkatuko diren sei taldeak Super Amara Bera Bera eta Godoy Maceira BM Porriño antolatzailearekin bat egingo dute, antza apirilaren 28tik 30era bitartean.
Jokalariak berriro Bidebietatik bueltan astelehenean izango dira eta Super Amara Bera Berak hiru partida izango ditu hizpide: Canyamelar Valencia (otsailaren 25ean, 19,30etan), Bidebietan KH7 BM Granollers (martxoaren 3an, 18 etan) eta Málagara egingo du bidaia (otsailaren 11n, 18,30etan).