Puche entrenatzailearen taldeak partidak hasi baino hobeto bukatzen ditu. Izan ere, etxetik kanpo, Elxen eta Granollersen Super Amara Bera Bera 7-6 atzetik zihoan 15’ minutuan eta lehengo larunbatean Rocasarekin berdindu zuten partziala (6-6). Granollers izan zen tarte gehiena zabaldu duena donostiarrekiko, 10-6, lau goleko aldea 20. minutuan, halere, taldeak segituan irauli zuen egoera 2-7 partziala lortuz atsedenaldian.
Loterías Ligako partida guztietan, Super Amara Bera Bera 45. minutura abantailarekin iritsi da, gol bakar batez Aula eta Rocasarekin Bidebietan –lehen eta azken partidak- eta bi goleko aldea Elxen eta Alcobendasen. Azken minutuetan indarra izan du taldeak tartea irekitzeko, Elxen izan ezik, mantentzeko lanak izan zituelarik. Mecalia Atlético Guardés izan da azken 15 minutuetan Super Amara Bera Bera gainditzen bakarra, Bidebietan jokaturiko partidan 45. minutuan zortzi goleko aldea zuten gipuzkoarrek eta galizarren sei goletan utzi zuten amaieran, kontuan hartzeko datua.
Partidak erantzun dio atarikoari, alde batetik, zalegoak Bidebieta bete du eskubaloi gose zegoela adieraziz eta norgehiagoka tentsiorekin bizi izan du. Bestetik, jokalariek, batak eta besteek, guztia eman dute, partidak intentsitatea izan du, gogorra izan da, markagailuak alde batera eta bestera jo du, taktikoki mugimenduak egon dira, golak ikusgarriak eman dira eta emozioa. Okerrena, bi taldeen baloi galduak baina bi hilabete ostean, normala da.
Super Amara Bera Berak aurkariaren akatsak hobeto aprobetxatu ditu eta hor egon da koxka. Aramendia bikain atera da kontraerasora eta bost gol lortu ditu hórrela, bakarra hegaletik. Puchek Sans eta Menéndez jarri ditu erdian, Arrojeria eta Fernández ondoan eta Aramendia etsa López hegaletan, Temprano atezain. Antonio Morenok, aldiz, Hamciuc eserlekuan utzi du Tejedari eman dio ardura Almudena Rodríguez eta Luján erdian, Lusson ondoan eta Falcón eta Trojaola hegaletan. Aramendiak ireki du lehia baina segituan hartu dio lekukoa Almudena Rodríguezek,
estu jarri du bertakoen defentsa. Lehenengo zatian ez da alderik handia egon markagailuan baina bai jokaldi ikusgarriak, Tempranok bidalitako baloia Aramendiak fly moduan sarera bidali duena eta Rodríguezen golak. Zugarrondo sartu du Puchek eta honek geldiketekin erantzun du. Gainera Fernández piztu da amaieran eta atsedenaldira iritsi aurretik sekulako gola sartu du taldeari gol bateko aldea emanez.
Bigarren zatiaren hasieran bi taldeetako lehenengo lerroak izan dute protagonismoa, Puchek banakakoa bidali dio Rodríguez gelditzeko baina ez du asko iraun. Sans kaleratu dute eta Rocasak tarte txikia ireki du 15-17 María Gonzálezen bidez.
Halere, Super Amara Bera Bera 4-0 partziala lortu du Ederra, Arrojeria (2) eta Fernándezen bidez. Sansek bigarren aldiz kanporatu dute, Rocasa gerturatu da, Zugarrondok geldiketak egin ditueta Etxeberriak fly moduan gauzatu du txalo zaparrada jaso duen jokaldia (50. min, 20-18). Antonio Morenok bi pibote sartu ditu–Tejeda eta Hamciuc-, baina Aramendiak, gero Menéndezek eta Fernándezek penaltiz garaipena utzi dute Bidebietan.
Fitxa: Super Amara Bera Bera 25, Rocasa Ace Gran Canaria 21
Super Amara Bera Bera 25 (13+12): Temprano, López, Menéndez (1), Arrojeria (6), Ederra (2), Fernández (8, 6p) eta Aramendia (6) –titular- Sans (1), Múgica, Elorza, Etxeberria (1) eta Zugarrondo (o.a.). Convocadas: Zaldua, Lizarbe, Ezkurdia eta Berasategi.
Rocasa Ace Gran Canaria 21 (12+9): Navarro, Falcón, Rodríguez (10), Luján (4, 2p), Tejeda (1), Lusson (3) eta Trojaola (1) –titular- González (1), Hamciuc (1), Arinegua, Peña eta Hernández (o.a.)
Epaileak: Peñaranda eta Yagüe, aragoikoak
Kanporatuak: Fernández, Sans (2) eta Elorza Super Amara Bera Beratik eta Tejeda (2) eta Luján Rocasatik.
Partzialak: 3-2, 3-5, 6-6, 8-9, 11-11, 13-12 –atsedenaldian- 14-13, 15-16, 18-17, 19-18, 22-19 eta 25-21
Gertaerak: Bera Bera jokalari Elene Vázquez, Anne Gorostidi, Estitxu Berasategi eta Nerea Lizarraga klubeko oroigarria jaso dute Estatuko lurraldeen arteko txapelketa Euskadirekin jokatzeagatik. Jubenil taldeak brontzezko domina jaso zuten. Horren ostean, Andrea Delgado jokalari gaztearen heriotza dela eta minutuko isilunea gorde da Bidebietan.