Bera Bera

Select your language

SUPER AMARA Bera Berak partida zaila aurrera atera zuen Elxeko Carrus kiroldegian. Pistaren berezitasunak, elxetarren defentsa irekia eta  Susi Sánchez atezainaren lanak gainditu zituen oztopoak izan ziren eta 21 gol sartu arren, norgehiagoka bereganatu zuen.

Ez da ohikoa gol kopuru horrekin Bera Berak partida irabaztea, are gehiago etxetik kanpo. Halere, defentsako lanak eta Castellanosen ekarpena erabakiorrak izan ziren (18-21). Izan ere, azkeneko garaipena Bidebietatik at 21 gol sartuta, 2012ko urtarrilaren 21ean izan zen Murtzian. Orduan, partida eroso izan zen (13-21), Ucam Murcia taldearen aurka, 11-12 denboraldiko lehen itzuliaren azkena. Handik hiru hilabetera Castro Urdialesen (20-22) nagusitu zen.

Iaz, Pucheren taldeak ere Villaverden jokaturiko norgehiagoka ozta-ozta atera zuten (21-22). Baina ezin izan zuen A Sangriñan Mecalia Atlético Guardési eutsi (24-21).

Lehenengo liga eskuratu zuen denboraldian, Reyes Carrere entrenatzaile (12-13an), Carrusean ez ziren nahikoak izan 21 gol, izan ere, 2012 urrian gol bakar batez amore eman zuen Bera Berak.

2013-14 denboraldian, Bidebietan Elche Mustang gainditu zuen Bera Berak (22-21). Baina 2013. Urtearen hasieran 19 gol gutxi izan ziren Alacanten (23-19) eta 22 ere bai Telden (27-22). Bai ordea O Porriñon (18-22). Bera Berak bigarren liga azken aurreko jardunaldian irabazi zuen.

Hurrengo denboraldiaren hasieran, Bera Berak Bidebietan galdu zuen Elche Mustang taldearen aurka 20 gol sartuta (20-24) eta Guardésekin berdindu zuen (22-22) etxean.

Azkenik, 2015-16 denboraldian ez ziren nahikoak izan A Sangrinan sartutako 20 golak (25-20). Urrian jokatu zen partida hura eta Bera Berak hurrengo lehia guztiak gainditu zituen, besteak beste Prosetecnisa Zuazo Bidebietan (18-16). Horrelako gol kopuruarekin SUPER AMARA Bera Berak lortu duen azken garaipena Kopan eman zen, O Porriñoko final-erdietan Mecalia Atlético Guardésen aurka (20-19).

Datorren ostiralean Gascan (21etan), gol gehiago espero dira, izan ere SUPER AMARA Bera Bera eta HGB Prosetecnisa Zuazo aurrez aurre izango dira, hau da, gol gehien sartzen dituzten bigarren eta laugarren taldeak, alegia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores