Bestalde, mutilen kadeteak Bidebietan La Salle Legazpi hartuko dute larunbatean 16etan.
Eta Legazpira egingo du bidaia Bera Berako senior taldeak, larunbatean Bikuñan 19,15etan La Salle Legazpiren aurka jokatzeko Xabier Elizetxea eta Jon Mendizabal gidaritzapean.
Bukatzeko, Zuazo Barakaldo ez du igande eguardian baino beste ordutegirik aurkitu euskal ligako kadete eta jubenil mailako partiden ordutegiak ezartzeko , Donostian EHFko itzulera norgehiagokarekin bat egingo duelarik. Horrela, kadete taldeak 10,30etan jokatuko du eta jubenil taldeak 12,15etan.
Bera Berako eraso jokual hutsuneak aurkitu zuen eslovakiarren defentsan, hiru kontraeraso baino ez zituen gauzate eta, akaso garrantzitsuena, orain badaki aurkariaren indarguneak eta gabeziak, astean zehar landu dituenak, aurrean Iuventa Michalove talde azkarra, kanpoko jaurtiketa indartsua duena baina, aitzitik, eslovakiarrek sufritzen duten arloetan eragin. Lehenengo lerroan Fucher edo Wollingerova zentralak zuzentzen dute jokoa, Chernova eta Fulkova albokoak, Perederiy pibotea eta Holesova eta Habankova hegalekoak Lafuente edo Medvedova atezainekin Eslovakiar txapeldunen zutabeak dira. Halere, Bera Berak baliabideak ditu bere jokua gelditzeko, kontraerasoak gauzatzeko bidea emango dutena edo pazientzia baloia ondo mugitzeko defentsan hutsuneak aurkitzeko.
Puche eta bere plantilla jokua ona eginez gero iraulketa posible dela sinisten dute. Gogoan, duela bi urt t’erdiko kanporaketa, 12 goleko tartea berdindu zuen Bera Berak Vistal Laczpol taldearen aurka. Donostiarrek Polonian gol gehiago sartu zutenez Errekopako final laurdenetara sailkatu ziren.
Bera Bera entrenatzaileak Eslovakiara bidaiatu zuten 13 jokalari eta Eider Lizarbe deitu ditu. Partida eguardiko 12etan hasiko da (ETB1), Maria Bennani eta Safia Bennani suediarrak zuzenduko dutena, Joao Costa portugesa EHFko delegatua delarik.Abonatuek sarrera libre izango dute eta gainontzekoek 8 euro ordaindu beharko dute, gazteek (12-18 urte) eta jubilatuek, lau.