Partidan ondo baino hobeto sartu zen Bera Bera, Bea Fernández eta Eli Pinedo internazionalak bitartekari 0-5 partzialarekin, erabat beteta eta giro aparta zuen Zarauzko Aritzbatalden jokatu zen gipuzkoarren arteko derbia Bera Berak serio hartu zuen seinale. Rocasak A Guardan norgehiagoka galduta (23-20) donostiarrek bere esku dute Ligako txapelketa berriro ere kanariarrak baino bi puntu gutxiago izan arren.
Partida hasierako abantaila ondo kudeatu du Bera Berak markagailuari begiratu gabe jokatu duen Aiala Zarautzen aurrean. Puchek Alicia Fernández jarri du taldea zuzentzen eta ondoan Bea Fernández eta Martínez, Sans pivotean eta Pinedo eta Etxeberria hegaletan. Halere, Bera Bera ez da fin ibili erasoan, kontraerasoan ateratzeko baloi dexente galduz. Defentsan, ordea, ondo aritu da nahiz eta Aialak Arregi pibotea aurkitu du behin baino gehiagoetan.
Ostean, Puchek Menéndez, Arrojeria, Yáñez, Ezkurdia eta Ederra sartu ditu. Tartea mantendu du baina ez zegoen eroso. Partida hasieran bezala, 1-5 partziala lortu dute lehenengo zati ondarrean eta atsedenaldia partida erabakita zegoen (7-15).
Bigarren zati hasieran, gauza bera. Beste 0-5, defentsa sutsua, partida osoa jokatu duen Zugarrondo bikain eta Aiala Zarautzek 7. Minutuan lortu du lehenengo gola eta penaltiz. Erasoan, Bera Berak hobetu du eta gol politak sartu dituzte Arrojeria, Ederra edo Menéndezek. Lizarbek ere minutuak izan ditu Aritzbatalden eta partida joan ahala, tartea ere handiago zelarik.
Hortaz, Bera Berak bigarren itzuliari ezin hobeto hasi du, garaipena lortzeaz gain, orain Rocasa liderra partida bakarrera baitu.
Fitxa:
Aiala Zarautz 16 (7+9): Odriozola, Badiola, Goikoetxea (4p), Artola (2), Granado, Arregi (3) eta Del Hoyo (1) –titular- Uria (1), Eizagirre (1), Fernández, Ubillos (1), Arruti (1), Alcoba (2), Olasagasti eta Collantes (o.a.).
Bera Bera 31 (15+16): Zugarrondo, Etxeberria (2), Alicia Fernández (2, 1p), Bea Fernández (4, 1p), Sans, Martínez (3, 2p) eta Pinedo (7, 1p) –titular- Yáñez (3, 1p), Arrojeria (3), Ederra (3), Ezkurdia (1), Menéndez (3), Lizarbe eta Temprano (o.a.).
Epaileak: Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki (Nafarroa)
Exclusiones: Arregui por Aiala Zarautz y Etxeberria y Menéndez por Bera Bera
Partzialak: 0-5, 3-7, 3-8, 4-9, 6-10, 7-15 –atsedenaldia- 7-20, 9-23, 10-25, 13-27, 13-30 eta 16-31
Emakumezkoen eskubaloi Loterías Ligako bigarren itzuliari hasiera emango dio Bera Berak bihar Zarauzko Aritzbatalden, 19etatik aurrera (Matías Muñiz eta Joseba Jokin Ordoki –Nafarroa) Aiala Zarautz izango du aurrean aurreneko aldiz leku horretan.
Helburuak ezberdinak izanik eta sailkapenari erreparatu gabe –bigarren eta azkena- donostiarrek ez dute erlaxaziorik nahi eta bere jokua hobetzen saiatuko dira. Puchek beste jokalari bat eramango du Zarautzera, Eider Lizarbe, hortaz 14 jokalariekin agertuko da, azkeneko partidetan baino bat gehiago.
Bihar Aritzbatalden gol gutxien sartzen duen taldeak, -Aiala Zarautzek partidako ia 22 gol egin ditu-, gol gutxien jasotzen duena izango du aurrean –bataz beste Bera Berak 20 baino gutxiago jaso ditu-.
Bertakoak, Bera Berako bigarren entrenatzaile ohi Martin Larrañagak zuzenduta, aurkari zuzenen aurka bi porrot jaso dituzte baina oraindik denbora dute egoera iraultzeko, bestetik, Pucheren taldeak Bidebietan Carobels ULE Cleba León aurka eta Madrilen, Helvetia Alcobendasen aurrean erakutsitakoa berretsi nahi dute Rocasa liderra estu hartu ahal izateko.
Aritzbatalden aurreneko aldiz biziko da horrelako lehia, halere, duela hamar hilabete zarauztarren 50. Urteurrenaren inguruko ospakizunetan, Bera Berak ligako partida bat eraman zuen bertara. Martxoaren 28an izan zen Canyamelar Valenciaren aurka, 29-19 gainditu zuena baja ugari izan arren (Elorza, Martínez, Etxeberria, Azanza, Zugarrondo eta Múgica), partida hartan Maialen Husillos jokalariak egin zuen debuta, egun baja dena behatz batean fisura duelarik.
Asteburu honetan harrobiko taldeek bost partida jokatuko dituzte, horien artea, derbia. Larunbatean mutilen kadete taldea Bergarara abiatuko da 11etan jokatzeko.
Arratsaldean, Euskal Ligan aritzen den Bera Berako senior taldeak Zumaiako Pulpo hartuko du Bidebietan 16etan.
Igandea irekiko da Bidebietan, 11etan derbi batekin, izan ere, Bera Bera Bat eta Bera Bera Hiru, infantil mailako neske taldeak elkarren aurka arituko dira eta, horren ostean, 12,30etan mutilen infantil taldeak Bidasoa B hartuko du. Asteburua amaitzeko, Bera Bera Bi infantil nesken taldeak Orioko Karela kiroldegia bisitatuko du 11,30etan Orioko taldearen aurka jokatzeko.
Gola egiteko gaitasuna jokalari ezberdinen lana da aurtengo Bera Beran. Gipuzkoarrek iaz baino gol gehiago sartu dute, izan ere, 2013-14 denboraldian zenbakietan kokatuz. Bera Berak 369 gol egin ditu Loterias Ligako 13 partidetan, norgehiagokako 28,3. Superkopa eta EHFko bi partidekin batera, bataz beste 27,5. Aitzitik, Ligan 20 gol baino gutxiago jaso ditu –iaz 19- eta 15 partidak kontutaz hartuta, 20,7.
Eli Pinedo (69) eta Ana Martínez (51) dira orain arte taldeko golegile nagusienak. Ziarsoloren lesioaren ondorioz -Ligako bost partida baino ez ditu jokatu kapitainak- Pinedoren ardura handitu da. Berarekin batera Ana Martínez da beste jokalaria gutxienez gol bat sartzen partidetan. Egun biak dira penaltiak jaurtitzen hasten direnak.
Halere, Ligako golegile nagusien artean ez daude. Eli Pinedo 12. da eta Ana Martínez, 27. Hau da, 12 talde dira Bera Bera aurretik sailkapen horretan eta KH7 Granollers eta Aiala Zarautz taldeko jokalarien aurretik agertzen da Pinedo, Bera Bera gol gehien sartzen duen hirugarren taldea izanik. Horrek esan nahi du beste taldeek jokalari gutxien artean banatzen dute gola egiteko ardura: esate baterako Rocasak sartu dituen golen ia erdia Luján, Almudena eta Daninia Lópezek egin dute eta Valladolideko Aulan, hirutik bi Amaia González de Garibay, Prieto, Arderius edo Calderón jokalarien gauza da.
Bera Beran, Pinedo eta Martínez ostean Ligan agertzen dira Tania Yáñez (40 gol) eta 30 golen bueltan: Sans (31), Menéndez (30), Arrojeria (28), Ederra (27), Alicia Fernández (26) eta Ezkurdia (25). Horren ostean Etxeberria (21), Ziarsolo (14), Bea Fernández (6) iritsi berria eta Maialen Husillos, Oviedon sartu zuela bere lehenengo gola Bera Berarekin.
A Guardan galdu zuenetik, Bera Bera Eskubaloiak beste talde baten menpe zegoela barneratuta dauka Liga eskuratu nahi badu. Jardunaldi hartan laugarren postuan kokatu zen sailkapenean baina orain lehenengo itzulia amaituta, Rocasa liderraren atzean dago, Loterías Ligan garaipen guztiak lortu dituen talde bakarra.
Orain arte Ligan 22 puntu atera ditu Bera Berak, azken denboraldietan baino puntu bat gutxiago –2013-14 ligari dagokionez, bi - eta bat gehiago azpitxapeldun atera zen urtearekin konparatuz.
Bera Berak 11 partida irabazi ditu eta bi galdo, bat Bidebietan Rocasaren aurka eta bestea jarraian A Guardan Mecalia Atlético Guardésekin. Hortaz, Liga txapelketa lortzeko egoera berrian dago taldea, izan ere, Rocasak Bera Bera onena gaintzeaz gain, 2008-12 denboraldietako Itxako onena ere berdindu du.
Ligako denboraldietan, Bera Berak hiru puntu galdu zituen 2012-13 eta 2014-15 denboraldietan. Reyes Carrere entrenatzaile gisa, Elxen galdu zuen eta beste puntu bat A Guardan eta Imanol Álvarezekin, 13-13 denboraldian, Alacanten baino ez zituen puntuak utzi Bera Berak. Etxabururekin, Elchek aurreneko aldiz irabazi zuen Bidebietan eta Guardések berdindu zuen, aitzitik, Bera Berak etxetik at guztia atera zuen.
Golak
Nahiz eta donostiarrak defentsa birantolatu behar izan, Judith Sans eta Ana Martínez jokalariak erdian kokaturik, Bera Bera (256 gol) da Loterías Ligako gol gutxien jasotzen duen taldea, Mecalia Atlético Guardések baino 13 gol gutxiago. Bestetik, 369 golekin, Rocasa (400) eta Aula Valladolid (397) atzetik dago.
Bataz beste, Bera Berak partidako 28 gol baino gehiago sartu ditu, eta 20 gol baino gutxiago jaso. Bidebietan eta etxetik kanpo ia ez dira zenbakiak aldatzen, etxean 2,5 gol gehiago sartzen du taldeak.
Pucheren taldeak atera dituen zenbakiek Imanol Álvarezen taldearenak gogarazten du, izan ere, hiru gol gehiago sartu baititu eta bi gutxiago jaso. Aurreneko ligako denboraldian gol gehiago eman ziren (alde 31,3 bataz beste eta 22 gol jasota) eta gutxiago iazk denboraldiarekin konparatuz gero (alde 27,4 gol eta kontra, 19).
Penaltiak eta kanporaketak
Bera Berak aurkariak baino zigor gehiago jaso ditu penaltietan eta kanporaketetan. Orain arte, batez beste partidako lau kanporaketa jasan izan ditu eta aurkarik, bi ez zerbait gehiago.
Penaltiei dagokionez, 41 jaurti ditu eta 33 sartu, hau da, %80a. Kontran %42a izan da arrakasta, hau da, aurkariek 63 jaurti dituzte eta 37 sartu. Hortaz, aurkariek bi penalti gehiago botatzen ditu partidako.