Horrela, infantil mailako neskak, Martuteneko Arantzatzu Ama ikastolan Bera Bera Bi taldeak bertakoa izango du aurrean 11,30etan. Ordubete beranduago Errenteriko udal kiroldegian Bera Bera Hiru taldeak Ereintza B izango du aurkari eta Bera Bera Bat taldeak Ereintza C hartuko du Bidebietan igandean 11 etan.
Mutiletan, kadete mailako taldeak Errenterian, Berauneko pilotalekuan, 16etan egon beharko du Ereintza B taldeari aurre egiteko eta infantil mailakoak Bidebieta irekiko du igandean 9,30etan Ereintza C taldearen aurka jokatzeko.
Azkenik, Bidebietan ospatuko dira Euskal ligako hiru partidak. Larunbatean Bera Bera vs Elgoibar kadete eta jubeniletan, aurrenekoak 17etan eta besteak 18,30etan, senior taldeak aldiz igandean Zarautz B hartuko du 12,30etan.
Euskadirekin
Euskadiko selekzioak deitu ditu Evelyn Briones (infantil mailakoa), Nerea Álvarez (kadete) eta Mikel Apaolaza (infantil), datorren igande arratsaldean Arrasateko Iturripe kiroldegian teknifikazio saioak burutze aldera.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, senior mailako jokalari Lidia González
Aurreneko bost jardunaldiak osatuta eta egutegiak eman duen lehenengo etenaldia, Bera Beraren etorkizuna marraztuko dituen bi hilabeteetan sartuko da lehiaketa, Liga Loterias delakoari dagokionez garrantzitsua da urria eta azaroa Europako ibilbiderako.
Bera Berak Malagara egingo du bidaia larunbatean eta 7 eta 8. Jardunaldietan Rocasa Ace Gran Canaria eta Mecalia Atlético Guardés izango ditu aurrean. Bidebietan hartuko ditu kanariarrak urriaren 24ean (19etan) eta A Sangriñan jokatuko du urriaren 31ean.
Iazko denboraldian ‘podium’nean izan ziren hiru taldeei: Bera Bera, Rocasa eta Guardési, alegia, Prosetecnisa Zuazo Barakaldo gehitu zaie, donostiar eta kanariarrekiko puntu bakar batera dagoelako, berdinketa A Guardako taldearen aurka lortu zuelarik.
Bizkaitarrek bi aurkari gogorrak hartuko dituzte laster Lasesarren, batetik, urriaren 24ean Valladolideko Aula eta azaroaren 7an Rocasa Ace Gran Canaria. Hauek, kanariarrek, Telden itxiko dute urtea Helvetia Alcobendasekin, gaur aurte A Guardan baino ez duena galdu.
Liderrengandik hiru puntura dago Mecalia Atlético Guardés. Aurreneko jardunaldian Telden jokatu zuen baina lehenengo zati bikaina bete arren ez zuen nahikorik izan punturik urratzeko.
Azaroan, Bera Berak BM Porriño hartuko du eta Oviedora egingo du bidaia igo berri den Jofemesa taldearen aurka urteko ligako azken partidan, astean zehar jokatuko dena EHF kanporaketa dela eta.
Igandean aurkaria ezagutuko du
Bera Berak asteburu honetan ezagutuko du Europako aurkaria. Izan ere, Eslovakian jokatuko dute kanporaketa osoa bertako Iuventa Michalovce eta Luxenburgoko HC Standard. Eslovakiarrak favorito argiak dira, are gehiago etxeko pistan jokatzen, larunbatean eta igandean, bi egunetan, 17etan.
Bera Berak etxetik kanpo jokatuko du EHFko hirugarren txandako joaneko partida azaroaren 14 edo 15ean eta etxean itzulera azaroaren 21 edo 22an.