18 urte dituela, Etxeberriak lehen selekzioarekin egingo du debuta ligako jokalari onenak osatuko duten talde baten aurka. Eskuin hegalekoa, oraindik jubenila dena, junior selekzioan finkoa da eta antza 19 urte azpiko Eurokopan izango da, Valentzian burutuko duena uztailaren 23tik abuztuaren 2ra arte.
Etxeberriaz gain zerrendan dira Ana Temprano, Ana Martínez, Patri Elorza eta María Núñez.
María Graciaren jokalarientzat zama handia izan zen aurreneko partidako hasiera. Gola ez zen iristen eta Elxeko Pikolinos taldeak aldea hartu zuen, bigarren zatian irauli ezin izan zutena eta azkenean elxetarrak 29-19 nagusitu ziren.
Larunbatean bertako taldea, aurrez aurre. Galdu arren (21-15) hobeto zuen jokoa Bera Berak. 17. Minutura arte partidan izan zen (7-4), atsedenaldian (13-5) baina bigarren zatiko partziala bereganatu zuen (8-10).
Igande goizean, Zaragozako BM Colores zen aurkaria. Hasieran, berdinduta (5-4), atsedenaldian atzetik (13-10) eta bigarrenean aldea handitu zen (27-18).
Ikus Juan Antonio Garaikoetxearen argazkiak
Bera Berak sektorea irekiko du Elxeko Salesianos Pikolinos taldearen aurka 16,30etan. Bihar, larunbata 17etan, bertako Handball Sant Vicenç izango da aurkaria eta igandea 10etan Zaragozako BM Colores. Sektorea irabazten duenak baino ez du lortuko hurrengo faserako txartela.
Denboraldia joan ahala María Graciaren taldeak asko hobetu du jokoa eta sektore ona burutuko dutela ziur dira.
Argazkia: Juan Antonio Garaikoetxea