Montse Puche: “Partida gogorra eta exijentea espero dugu”
Super Amara Bera Bera Loterías Ligara itzuliko da denboraldiko partidarik erabakienetariko batean, Bidebietan Rocasa Ace Gran Canaria hartuko baitu larunbatean 18 eta (Peñaranda eta Yagüe, aragoi).
Montse Puche onartu du etenaldia “luzea egin zaigula”, halere “sentsazio onekin etorri ginen Barakaldotik” non gipuzkoarrek Euskal Kopa eskuratu zuten. “Fisikoki ondo gaude errokei aurre egiteko” adierazi du Puchek. Izan ere, bigarren sailkatua Rocasa eta laugarrena Zuazo izango ditu aurkari Super Amara Bera Berak, “15 egun gogorrak izango dira”.
Rocasaren aurrean “ez dago liga erdia jokoan, oraindik asko falta delako”, halere dio “partida garrantzitsuak dira jarritako helburuak lortze aldera eta guztia emango dugu”. Irabazita “jokalarien konfiantza handitu genuke”.
Baina Rocasari “errespetua” zor dio, “Bidebietan irabazten azken aurkari izan baita”. Puchek azaldu du “bi taldeak oso ezberdinak gara, guk intentsiatea nahi dugu beraiek jokua gelditzea nahiago dute”.
Hortaz, partida noiz iritsiko irrikitan eta Puchek jakin badaki “partida gogorra izango dela, exijentea, faktore asko kontutan hartu beharrekoak eta akatsak eta egoeran zuzendu behar ditugu” horretarako “horiek gainditzen Bidebietak lagundu behar digu”.