Bera Bera

Select your language

Ohorezko mailako 26 denboraldietan, urte berria etxean 16 aldiz agurtu du Bera Berak, 13 garaipen eta hiru porrot izan dituelarik, beraz, ondo ekin dio urtarrilari Bidebietan. Azken sei denboraldietan donostiarrek etxean ireki dute urtarrila, garaipen guztiak lortuta: birritan Rocasa, Prosetecnisa Zuazo eta Helvetia Alcobendasen aurka eta zortzi dira jarraian irabazi dituzten partidak Gabonak ostean Ligari Bidebietan itzultzerakoan. Ligako etenaldi honek talde bakoitzaren ibilbidea mugiarazten du, izan ere, azaraoaren 19tik urtarrilaren 14ra arte ia bi hilabete lehiatu gabe dira, errendimenduan eragina duena. Denboraldi honetan, Super Amara Bera Berak 15 partida jokatu ditu, Superkopa irabazita, Ligako hamar norgehiagoka, Champions Leagueko atariko bat eta Europako beste hiru galdu ditu. Etenaldia ondo etorri zaio baina, larunbatean gertatuko den bezala, aurkari zuzenen kontrako partidak balira urtea ondo hastea erabakiorra da. Juan Carlos Elorza kazetariak bildutako datuei esker, jakin badakigu ohorezko mailan igarotako 26 denboraldietatik hamar aldietan bidaiatu zuela Bera Berak urte hasieran, bost partida galduz, bi berdinduz eta hiru irabazita. Bera Berak etxetik kanpo jokatutako azken partida urtea hasi bezain pronto 2010etko urtarrilaren 15ean izan zen eta Eldak mendean hartu zuen (31-25) eta etxean azkena galtzen, 2003ko urtarrilaren 15ean El Ositoren aurka (20-26). Beste biak, 1994ean Valencia Urbanaren aurka eta 1991ean Constructora Estellésen aurrean (19-22), kasu honetan etenealdia bi astekoa baino izan zelarik. Bera Berak eta Remudasek bost aldiz elkarren aurka aritu dira Ligako urteko lehen partidan Ligan –seigarrena larunbatean Bidebietan (18etan)- eta guztietan etxeko taldeak bereganatu ditu garaipenak, donostiarrek hiru aldiz eta Teldekoak birritan. Azken urtetan Rocasa bi aldiz izan da Bidebietan Ligaren bueltako lehen partida horretan, 2011ko urtarrilaren 8an eta 2015eko urtailaren 15ean. Lehengoan, Bera Bera 26-23 izan zen nagusi Eider Rubiok zazpi gol sartu zuelarik eta bigarrenean, 25-20 Eli Pinedo golegile nagusia izan zelarik bost gol sartuta. Hirugarren garaipena urruti gelditzen da, 1992an alegia (27-23). Telden berriz 2008an (27-22) eta 1999an (24-21) galdu zuen Bera Berak. Halere, oraindik oroimenean gelditzen da Rocasak iazko denboraldian irabazitako partida Bidebieta azken jokaldian (26-27). Larunbatean protagonista berriak izango dira pistan, izan ere, Ziarsolo, Pinedo, Bea Fernández ez dira urdinez arituko baina Davinia eta Albaladejo horiz ezta ere.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores