Bera Bera

Select your language

Gironako hainbat herritan pasa den astean zehar burutu den Estatuko lurraldeko selekzioen arteko txapelketan infantil, kadete eta jubeniletan, emakumezko zein gizonezkoetan, Catalunyak bereganatu du protagonismoa izan ere lau urre eta zilarrezko eta brontzezko bana bereganatu baitu.
Euskadik domina bat baino ez du lortu eta laugarren postu bat, biak jubenil mailan, brontzea emakumezkoen selekzioari esker non Bera Berako Elene Vázquez zentrala, Anne Gorostidi esker hegalekoa eta Estitxu Berasategi alboko jokalaria aritu ziren. Azken hau bihartik Pucheren agindupean jarriko da.
Gaztela Leoi eta Madrilen aurka aurreneko bi partidak galdu ostean Txerra Resak zuzentzen duen selekzioak Valentzia gainditu zuen (24-20). Final-laurdenetan, Andaluzia mendean hartu zuen, beste multzoko bigarrena, baina finalerdietan ezer gutxi egin ahal izan zuen Madrilen aurrean. Brontzea lortzeko norgehiagokan Euskadi Gaztela Leoi baino gehiago izan zen (25-21), Bera Berako jokalariek 13 gol sartu zutelarik (Gorostidi, 5 y Vázquez y Berasategi 4).
Kadete mailan aritu zen Bera Berako Nerea Lizarraga. Jubenil taldeak bezala azken partidan lortu zuen final-laurdenak jokatzeko txartela baina Madrilen aurka galdu zuen eta azkenean, seigarren postuan gelditu zen.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores