Bera Bera

Select your language

Datorren larunbatean, urtarrilaren 14an, arratsaldeko 18:00etan hasiko den Super Amara Bera Bera eta Rocasa Gran Canaria emakumezkoen Eskubaloiaren Ohorezko Mailako norgehiagokaren harira, Donostiako Bidebieta polikiroldegian Mobile Give Day izenekoa izango da. Mobile Give Day delakoa telefono mugikor zaharrak jasotzeko ekimena da, eta ALBOAN GKEak martxan jarri duen Gatazkarik Gabeko Teknologia (http://www.tecnologialibredeconflicto.org/) izeneko kanpainaren parte da. Kongo EDn duela 20 urtetik baino gehiagotik bizi duten gatazka armatuak sorturiko giza eskubideen urraketa salatzea da kanpaina horren asmoa. Gerra hori hein batean lotuta dago gure teknologia funtzionatzeko ezinbestekoak diren mineral batzuk ustiapenarekin. Helburua Europako legedia aldatzea da, mineral horiek saltzean irabazitako diruak ez dezan eskualde horietako gatazka armatua finantzatu. Urtarrilaren 14an pertsona orok telefono zaharrak eramatea nahiko genuke, eta bertan jarritako kutxetan sartzea. Horrela, gailu horiek birziklatu ondoren ateratako etekinei esker Kongoko ekialdeko gatazkak eragindako errefuxiatuei lagunduko die ALBOAN GKEak. Halaber, polikiroldegian postu bat jarriko da eta bertan kanpainari buruz informazio gehiago jaso, legedia aldatzeko sinadurak batuz kanpaina sustatu, eta ALBOAN eta Super Amara Bera Bera taldeko egutegiak, kamisetak eta abarrekoak erosi ahal izango dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores