Halere, euskal ligan kadete eta jubeniletan ez zuen punturik urratu Bera Berak Etxebarritik. Kukullagak 36-11 irabazi zion kadete taldeari eta 26-23 jubenilari.
Infantil mailako Bera Bera Bat neska taldeak eskuratu zuen asteburuko bigarren garaipena, 29-17 irabazi baitzion Udarregi A Usurbil KEri. Aitzitik, Bera Bera Bi taldeak Irunen galdu zuen Bidasoa A taldearen aurka 21-7 eta Bera Bera Hiruk ere porrota jaso zuen Usurbilen 19-17 Udarregi B taldearen aurrean.
Mutilek ere, galdu. Infantil mailako Bera Berak 14-41 Bidasoa Irun A taldearen aurka eta kadeteetan 17-29 Egia Indaux taldearen aurrean.
Ordu berean Etxebarrin hasiko da euskal ligako kadete mailako partida Kukullaga eta Bera Bera taldeen artekoa eta jubenil mailakoa 12,30etan hasiko da.
Arratsaldean, Bidebietan mutilen kadete taldeak Egia hartuko du eta 18,30etan senior taldeak Aloña Mendi.
Infantil neska-mutilen taldeek asteburua itxiko dute Bidebietan. 11etan Bera Bera Bat taldeak Usurbil izango du aurrean eta mutiletan, Bera Bera Bidasoa A hartuko du 12,30etan.
Euskal selekzioa
Euskadiko selekzioak kadete mailan Nerea Álvarez Bera Berako jokalaria deitu du igandean Faduran saio bat burutzeko 17,30etan eta jubenil mailan, Ainhoa Etxeberriak Arrasaten 15,40etan egon behar du.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, Ioritz Pozas
Norgehiagoka Espainiako eskubaloi federazioko orrialdian eta www.marca.com ikusgain izango da streaming bidez. Mecalia Atlético Guardések taldeari laguntzeko eguna ezarri du, hortaz, bazkideek 8 euro ordaindu beharko dute eta bazkide ez dena, 15 €.
Montse Pucheren zerrendan baja dira Maialen Múgica eta Matxalen Ziarsolo, azken honek meniskotik ebakuntza noiz egingo dioten zain. Ondorioz, Bera Berak 12 jokalari izango ditu A Sangriñako pistan, ‘Infernua’ ezizenez ezagutzen dena udan gehien indartu den taldearen aurka jokatzeko, sailkapenean gipuzkoarrengandik puntu bakarra dagoena.
Bera Berak zehatz-mehatz aztertu du lehengon Bidebietan Rocasaren aurkako porrota. Puche entrenatzaileak “badakigu non eragin” adierazi zuen komunikabideen aurrean eta astean zehar lanari ekin diote, batez ere, defentsan egindako akatsak zuzentze aldera eta A Guardako lehia jokatzeko irrikan daude.
Bestetik, Mecalia Atlético Guardés taldeak Rocasaren aurka Telden galdu zuen ligako aurreneko partida eta partida osoa kontrolpean eramanda, Barakaldon berdindu zuen Prosetecnisa Zuazoren aurka. Hortaz, partidarako aurreneko aldiz puntuen beharra somatzen da alde batean eta bestean, Rocasarekiko ez badute gehiegi aldentzerik nahi. Kanariarrek BM Porriño hartuko dute, A Sangriña baino galdu ez duena.
Manu Etayo entrenatzaile nafarraren taldea, Angolako jokalariarik gabe, defentsan oso sendo dabil –Bera Berak baino bost gol gehiago jaso ditu- eta fitxaketa berriak oso emaitza onak eman dizkie Haridian Rodríguez, Estela Carrera edo Anna Manaut. Gainera, Kurchnkovak duen maila berreskuratu du, Inés Hernández eta Barrios jokalariek ardura gehiago dute eta Egozkue eraginkor dago ate aurrean. Hortaz, larunbateako porrota atzean uzteko eta Rocasa líderraren atzetik jarraitzeko aurkari gogorra.