Hortaz, Bera Berako kadete taldeak San Adrian izango du aurrean 10,45etan eta jubenilek, ondoren, 12,30etan.
Lagunartekoak
Larunbatean, Bera Bera senior taldeak Zarautzen jokatuko du 12etan eta bestetik, infantil mailako taldeek Urnietan izango dute hitzordua, 11etan eta 12etan.
Igandean, Bidebietan, infantil mailako beste taldea eta mutilen taldeak Eibar izango dute aurrean 10etan eta 11etan.
Barne alboko lotairu hausturaren beldur zen Bera Bera baina bihurritu gogorra du eta hezurrean kolpea, hortaz, galiziarra baja izango da larunbatean Granollersen eta astelehenean bueltako da berriro sendagilearena.
Txikienak, benjamin eta alebin mailan, hau da, batetik 8 eta 10 urte bitarteko neska-mutilak eta bestetik, 10 eta 11 urtekoak. Eskolak urriaren 5ean hasiko du aurtengo ibilbideak, 18,30etan izango dena astero ordu betez. Verónica Valverde, María Gracia eta Irati Kamiok hartu dute ardura benjamin eta alebinetan.
Bestetik, Bera Bera Eskubaloiak infantil mailako hiru talde osatu ditu eta beste bat mutiletan. María Gracia, Maialen Eguren, Ane Sarasola eta Verónica Valverde talde hauen entrenatzaile izango dira. Mutilek ere lurralde mailako kadete taldea osatu dute, Montse Puche eta Eider Rubio entrenatzaileak direlarik.
Horrez gain, euskal ligan izango dira kadete eta jubenil taldeak, Verónica Valverde eta Susana Pozasek zuzenduko dute aurrena eta María Gracia eta Amaia Ugartemendia, bestea. Azkenik, Dani Nieto eta Josu Manzanok hartu dute aurten senior taldea.
Gainera, Euskal ligan debuta egingo dute asteburu honetan. Kadete eta jubenil taldeak San Adrian taldearen aurka, Bilboko Rekalde auzoko El Fango kiroldegian, igandean 10,45etan kadete taldeak eta 12,30etan jubenilek.
Gurasoekin bilera
Atzo Kirol Etxean buruturiko bileran, Bera Berako ordezkariek harrobikoen jokalarien gurasoei hainbat informazioa eskainiz gain, proiektua gertuago ezagutzeko aukera izan zuten.
Juan Antonio Garaikoetxearen argazkian, larunbateko lagunartekoetan infantil mailako taldeak