Deialdian Bera Beratik Eli Pinedo baino ez dago. Ezker hegaleko jokalariak Santiago de Compostelara joan beharko du urriaren 4ean, hau da, Bidebietan urriaren 2an (19etan) Elche Mustang taldea hartu eta gero.
Sailkapen fase honetan, hirugarren multzoan kokaturik, Espainiak Holanda, Austria eta Bulgaria izango digu aurkari. Teorioan, laranjak dira gogorrenak eta multzo bakoitzatik bi taldek lortuko dituzte txartela. Santiagon urriaren 7an (20,45etan) Austriaren aurka egingo du debuta Espainiak eta urriaren 11n, igandean, Bulgarian jokatuko du (17etan).
Aula Culturalen igarotako uneak gogoko ditu Alicia Fernándezek. “Lesionaturik iritsi nintzen eta apustua izan zen, konfidantza eman zidaten eta pixkanaka pixkanaka belaunean sentsazioak onak hartu nituen eta urtea oso ondo amaitu nuen”.
Donostian ia bi hilabete egin ostean, galizarrak dio “taldekideekin lanean eta duten kalitateaz oso gustora nago eta geroz eta hobeto nago”. Alicia Fernándezek badaki taldean berria dela eta denbora behar duela. “Taldearen jokora moldatu behar dut eta taldekideek ere jakin behar dute nik nola jokatzen dudan. Prozesua da pixkanaka doana baina denbora pasa ahala hobeto ulertzen gara”.
Nahiz eta erasorako ezaugarriak izan, Alicia Fernándezek jakin badaki Bera Berak “filosofía berarekin jarraitu behar du, hau da, defentsa sutsua eta korrika egin”. Bere ustez erasoan “indargunea da ekarpena jokalari guztiena dela eta hori partidetan nabaritzen da”.
Larunbateko partidaz, bere talde ohi gainditzea zaila izango dela dio Alicia Fernándezek. “Korrika asko egingo dute beraiek, nire ustez, erasoan pazientzia izan behar dugu, hutsuneak aurkitu eta erasoak jaurtiketekin amaitu. Horrekin bere indargunea ahulago izango da.
Lulu Guerra atezainari gola sartzeko zer egin behar den galdetuta, Alicia Fernándezek onartu du “oso atezain ona da, iazko denboraldian ondo aritu zen” halere bere ustez “ezin dugu pentsatu nora bota, momento horretan, bera begiratu eta zuk uste duzun lekura jaurti behar da baloia”.
Horrela, igande goizean, Mikel Apaolaza 11etan Oñatiko Zubikoa kiroldegian egon beharko du, infantil mailako Miguel Ángel Izquierdo hautatzaileak deituta.
Arratsaldeko, 17,30etarako, Barakaldoko Lasesarre kiroldegian kadete mailako Nerea Álvarez jokalaria deitu du Hugo Sánchez hautatzaileak.
Eta 18,30etan, Ainhoa Etxeberria jubenil mailako jokalariak José Ramón Resa hautatzaileak Getxoko Fadurako instalakuntzetan burutuko duen saioan parte hartuko du.