Horrela, froga moduan kadete mailako zazpi jokalari eta lehenengo urteko jubenil mailako bat proiektu honetan sartu dira, hau da, hurrengo urtean jubenil mailan arituko direnak.
Goi mailako errendimenduan aditua den Josean Arruzak eta Gloria Balagué, Chicagoko Illinoiseko Unibertsitateko irakasleak eta goi mailako psikologak garatutako programak azken hamarkadan kirolari ugariekin erabali dute. Eremu ikerketa lana Silvia Esteban psikologak egingo du, jokalarien errendimenduaren optimazioa eta entrenatzailearekiko komunikazioa hobetze aldera.
Kirolariari dagokionez, bera ahalmenaz hausnartzeko aukera emango dio Teskalek eta estresa, autokonfidantza, erabakiak hartzeko eta orden taktikoa bezalako gaitasunak nola moldatu. Entrenatzaileak komunikazioan urratsak emango ditu kirolariarekin finkaturiko helburuak lortzeko eta taktikoki erabaki egokiak aldez aurretik hartzen saiatu. Era berean, kirolarien errendimenduan eragina duten beste egoerak aztertzeko garaian arreta pertsonalizatua emateko aukera uzten du.
Horrez gain, zuzendaritza teknikoak programa bat izango du eskura portaera eta kirolarien eboluzioaren berri datu objetiboekin emango duena, teknifikazio sistema aintzindari, berritzaile eta pertsonalizatua osatuz.
Bera Bera abiadura bizian atera da Bidebietara, ia bi hilabete jokatu gabe egon den pistan, agian horregatik jende ugari bildu da. Lehenengo baloia ondo mugitu eta gero Menéndezek sartu du aurreneko gola. Tempranok oso geldiketa ona egin du Elorzari transizioan gola sartzeko aukera emanez eta hirugarren baloian, Elorzak ederki ikusi du Núñez pibotean. 3-0 bigarren minutuan.
Torres piboteari esker Alicia Fernándezek bi gol sartu ditu Aula gerturatuz. Baina Elorzak argi ikusten zituen gauzak. Pinedok sartu zuen penaltia lortu zuen eta transizioan beste gol bat, gipuzkoarrei tartea itzuliz (8. min. 5-2). Kanporatua izan arren, Aulak margakailuari eutsi dio baina Arrojeria eta Núñezen golek Peñasen aurreneko hutsartea eragin dute (13. min 8-4).
Pinedoren bi kontraeraso eta Elorzaren beste barneraketa bat 11-4 jarri dute. Puchek Ziarsolo eta Martínez sartu ditu. Kapitainak bi gol egin ditu eta Menéndezek beste bat. 5-0 eko partziala (18. min: 14-4) eta Peñasen bigarren hutsartea.
Núñez eta Elorza bi minutu kanporatu ostean Aulari arnasa eman die eta azken bost minutuetan aurreneko 18 minutuetan baino gol gehiago sartuz. Ezkurdia eta Ederrak Etxeberria eta Núñez ordezkatu dituzte. Atsedenaldira, abantaila politarekin joan dira donostiarrak (20-12). Castelldefelsen aurkako partidan baino ez ditu Bera Berak 20 gol lortu zati batean.
Bigarren zati hasieran golak alde batean eta bestean. Bera Berari arazoa sortu zaio Núñezen bigarren kanporaketarekin –Elorzak ere bi zituen-. Alicia Fernández eta Torresek 22-15 jarri dute bere taldea baina Tempranok penalti gelditu dio Fernándezi Valladolideko erreakzioa ekidituz.
Pinedoren bi gol eta Elorzaren beste batekin (25-16) baina Bera Bera María Núñez galdu du, txartel gorria ikusi baitu piboteak. Aula 27-20 gerturatu da baina berriro Tempranorekin topo egin du, oraingo honetan González de Garibayren kontraerasoa saihestuz. Pucheren hutsartea ostean Bera Berak 9-3 partziala lortu du azken hamar minutuetan, partidako golegile nagusi Ziarsolok gol ederrak utzi dituelarik.
Ondorioz, bi puntu gehiago aurkari zaila baten aurrean. Bera Berak lidergoan jarraitzen du, Rocasarekiko bi puntuko aldea duelarik eta datorren larunbatean bisita egingo dion Guardesekiko, bost.
Ikus argazkiak
Fitxa: Bera Bera 36, Aula Cultural 23
Bera Bera 36 (20+16): Temprano, Etxeberria, Menéndez (5), Núñez (3), Elorza (5), Arrojeria (3) eta Pinedo (5, 2p) –hasierako zazpikoa- Ziarsolo (9, 2p), Martínez (1), Ederra (3), Ezkurdia (1) eta Arizaga (1). Deialdian: Zugarrondo (o.a.) eta Azanza.
Aula Cultural Valladolid 23 (12+11): Guerra, Calderón (3), Cifuentes (1), Torres (3), Álvarez, Alicia Fernández (5, 3p) eta González de Garibay (4) –zazpikoa- P. Fernández, López (4), Casquero, Vergara (1), Nieto (2), Viloria eta Muñiz (o.a.).
Epaileak: Miguel Martín Soria eta José Manuel Iniesta (Valentzia)
Kanporatuak: Elorza (2), Núñez (3, goria 39. Min.), Ezkurdia eta Ederra Bera Beratik eta Fernández eta Álvarez Aula Culturaletik.
Partzialak: 3-2, 5-3, 9-4, 15-5, 18-8, 20-12 –atsedenaldian- 22-14, 25-16, 27-19, 28-20, 33-22 eta 36-23
Gertaerak: Donostiako alkate Juan Karlos Izagirre eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako foru diputatu Ikerne Badiola izan dira Bidebietan.
Montse Puche lehenengo aldiz eseriko da Bidebietan, partida ofizialean. Harmailetan ikusi zuen Castelldefelsen aurkako norgehiagoka eta Tati Garmendiari lagundu zion Alcobendasen nahiz Zarautzen Canyamelar Valenciaren aurrean. Elxen, berriz, taldea berak zuzendu zuen, Elche Mustang (16-25) aise gaindituz.
Etenaldiek balio izan zaie taldeari erasoko jokoa lantzeko, lesionaturik zirenak hobetzeko eta taldearekin lanean jartzeko, guztiak Maialen Múgica izan ezik, jakina. Plantilla, halere, etenaldirik gabe ligarako gelditzen diren sei partidei heltzeko irrikan dago.
Gaur arratsaldeko entrenaldiaren faltan, Puchek jokalari guztiak izango ditu prest. Gaurko saioa arinago izango da Donibane senior mailako mutilen aurkako lagunartekoan intentsitate handiz aritu baitzen taldea. Puchek minutuak banatu zituen eta Tempranok bakarrik jokatu zituen 60 minutuak, pasaitarren atezaina ordezkatu baitzuen lehenengo zati aimaieran Akiles tendoian mina hartuta.
Hortaz, nobedadeak Maite Zugarrondo eta Amaia Azanza nafarrak izango dira, eskuin sorbalda eta txorkatila hobetuta.
Partida ohi baino ordubete lehenago izango da, 18etan, ondoren Easori Bidebietan partida jokatzeko aukera utziz. Ondorioz, Bera Berak Valladolideko Aula Cultural hartuko du bihar, Rocasari puntu bat urratzeko zorian egon zen taldea eta azken jardunaldian Zuazori egindako 47 golekin denboraldiko marka finkatu zuena. Egun sailkapenean seigarrena den talde honen indargunea eraso jokoa da eta zentzu honetan Alicia Fernández eta Amaia González de Garibay dira jokalaririk aipagarrienak.
Pasaiako Ontziola jatetxeari esker, atsedenaldian bi pertsonentzako otordua zozketatuko da, maiatzean kadete taldeak sektorea jokatzeko laguntzeko.