Ordutegiak:
Abenduak 17, larunbata:
Tolosa 11,30 Infantil mut. Tolosa Eskubaloia B vs Bera Bera Urdina
Bidebieta 16 Jubenil nes. Bera Bera Urdina vs Ttakun Taberna Pulpo KE
Legazpi 16,30 Kadete nes. Laubide Iturgintza-Izaro vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 17,30 Kadete nes. Bera Bera Urdina vs Ereintza Todo Terreno
Bidebieta 19,30 Kadete mut. Bera Bera Urdina vs Leizaran Imatel Tel.
Abenduak 18, igandea:
Bidebieta 9,30 Infantil nes. Bera Bera Urdina vs Ereintza
Bidebieta 10,30 Infantil nes. Bera Bera Laranja vs Egia 3
Arrasate 11 Kadete mut. Arrasate EB vs Bera Bera Laranja
Andoain 11,45 Jubenil nes Leizaran Lanbroa Taberna vs Bera Bera Laranja Hernani 12 Infantil nes. Hernani ET vs Bera Bera Txuria
Bidebieta 12,30 Senior nes. Bera Bera vs Ereintza
Euskadi, Galiza, Catalunya A eta Catalunya B arituko dira elkarren aurka, Argeliak azken momentuan ezezkoa eman duelako. Euskadiko hautatzaile moduan debuta egingo du egun Aiala Zarautz taldeko entrenatzaile Martin Larrañagak. Euskadik Catalunya izango du aurrean asteazkenean 18,15etan (Esport 3 telebistaz) eta hurrengo egunean Galiza edo Catalunya B elkarren aurka arituko baitira, hirugarren eta laugarren posturako lehia 16etan eta finala 18etan.
Super Amara Bera Berako jokalariaz gain, Euskadiko zerrendan dira Prosetecnisa Zuazoko Maddi Aallá eta Jessica Nogales, Aiala Zarauzko Nerea Arregi, Nora Kortaberria, Ane Del Hoyo, Ane Artola eta Haizea Aldalur atezaina, Helvetia Alcobendaseko Nora Azurmendia eta Usurbilgo Ane Herrero.
Goteborg hirian ospatuko dira norgehiagoka hauek eta Espainiak gaur itxiko du jardunaldia Frantzia indartsuaren aurrean (20,45etan). Fase honetan sailkatu diren taldeen aurka lortutako puntuak kontutan hartzen direnez, punturik gabe dago Espainia, hortaz, akatsarik gabeko ibilbidea burutu beharko du, hau da, hiru partidak irabazi finalerdietan egoteko aukerak izateko. Astelehenean (16,15etan) Alemania izango da aurkari eta asteazkenean (16,15etan), Holanda.
Beste multzoan, Norvegia eta Danimarka launa puntu dituzte, ondoren Rumania eta Txekiar Errepublika binarekin eta Rusia eta Hungaria hutsean.
Super Amara Bera Bera, protagonista
Super Amara Bera Berako Marta López eta Judith Sans izan ziren Dueñasen zerrendan Estokolmora. Mangué jokalariak izan zuen lesioa dela eta Esloveniaren aurkako partidaren bezpera iritsi zen Elorza. Sans eta López 79 minutu izan dira pistan hiru partidetan, gehien jokatu duten pistako bosgarren jokalariak. Piboteak, bikain defentsan Esloveniaren aurka, hiru gol sartu ditu eta hegaleko jokalariak sei gol lortu ditu. Elorzak jokatzeko aukera izango du Main Round delakoan.