Bera Bera

Select your language

Kopako azken fasera txartela lortu ostean,  SUPER AMARA Bera Berak bihar larunbata (18etan) Bidebietan (Tania Rodríguez –valentziarra- eta Lorena García –aragoitarra-) Rincón Fertilidad Málaga taldea hartuko du, Guerreras Iberdrola ligako 16. jardunaldiri dagokion partidan.

Montse Puchek garaipena nahi du otsaila borobiltzeko, non BM Castellón, Rocasa eta la ANTS:BIFT Muchoticket Santa Eulària taldea Kopan gainditu dituen probisionalki lidergoan kokatzeko Guerreras Iberdrola Ligan, Mecalia Atlético Guardés eta Rocasa taldeekin batera.

Horretarako Rincón Fertilidad Málaga taldea mendean hartu beharko du, Challenge Cupeko final-laurdenak jokatuko dituena martxoan. Apirilaren 20tik 22ra bitartean Kopa antolatuko duen Malagako taldeak sailkapenak adierazten duena baina maila hobea du –zazpigarrenak 16 puntuekin-. Horregatik, Puche ez da fio, gainera, aurreneko kanporaketa saihestuz Rincón Fertilidad taldeak bi aste darama partida prestazen. Liga hasiera irregularrak taldearen ibilibidean eragina izan zuen baina partidako hainbat momentuetan oso ondo jokatzen badaki, Telden eta Xixongo aurreneko zatietan esate baterako, atsedenaldira gol kopuru polita alde izan zuelarik.

Paula García internazionala, Pessoa brasildarra, Boada zentrala, López eta Calzado hegaleko jokalariak eta fitxatu berri dituen Alice Fernández eta Do Nacimiento oso talde errespetagarria egin dute, ahaztu gabe Gandulfo argentinarraren intentsitatea edo Virginia Fernández atezainaren lana.  

Puchek ez du deialdirik emango partida hasi aurretik, Arderíusen orkatila prest dagoen baieztatu arte. Horrez gain, Andrea Zalduak sartzeko aukerak ditu. Azken agerraldian “taldearen konfiantza”ri erreparatu zion entrenatzaileak eta sasoi onari jarraipena eman nahi dio. Partida zuzenean ETB4 kateak eskainiko du.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores