Imanol Reformas, S.L. ko gerente Imanol González Baldak aurten ere Bera Bera Eskubaloiko eskola babestea erabaki du. Hasieratik sustatu duen ekimena da, 2011-12 denboraldian hasita seigarren urtea bete duelarik. Imanol Reformas enpresa donostiarrak etxebizitzen eta lokalen berritze eta mantentze lanetan aditua da.
Urteak joan ahala, Bera Bera Eskubaloiko eskola hazten ari da, izan ere aurten taldea banatu behar izan da bi egunetan, astelehenetan eta ostiraletan. 12 gazte elkartu ziren aurreneko egunean 2011ko irailean eta egun 49 dira. Besteak beste, Elene Vázquez jokalaria eskolatik hasi eta aurten Estatu mailako selekzioen arteko txapelketa jokatu du Euskadirekin jubenil mailan eta Loterías Ligako taldearekin ere entrenaldiak burutu izan ditu.
8 eta 11 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduta dago eskola, Bidebietan astelehenero edo ostiralero ordubetez betetzen dute saioa.
Bera Bera Eskubaloiko harrobiko hiru taldeek gol bakar batez irabaztea lortu dute asteburu honetan. Lehengo larunbatean bezala, Euskadiko txapelketan aritzen den Bera Bera Urdina jubenil taldeak Kukullaga gainditu zuen (21-20) hortaz, lidergoan bakarrik dira; Bera Bera Urdina kadete nesken taldeak Elgoibarren irabazi zuen (30-31) eta kadete mutilen taldeak Errenterian (29-30).
Emaitzak
Senior neskak
C.B. KUKULLAGA 26-31 BERA BERA
Jubenil neskak
BERA BERA URDINA 21-20 C.B.KUKULLAGA
Kadete neskak
DARIO BUS ELGOIBAR 30-31 BERA BERA URDINA
Kadete mutilak
EREINTZA BEISSIER 29-30 BERA BERA URDINA
Infantil neskak
PITCH BIDASOA IRUN A 11-27 BERA BERA URDINA
HERNANI E.T. A 30-23 BERA BERA TXURIA
LEIZARAN ESKUBALOIA B 24-31 BERA BERA LARANJA
Infantil mutilak
BERA BERA URDINA 15-15 PITCH BIDASOA IRUN B
Lehengo larunbatean Super Amara Bera Berako plantilla gehiena La Perla Talasoterapiak dituen instalakuntzetatik gozatzeko aukera izan zuen, alde batetik, Eukene Saez Munduko azpitxapeldunarekin aquagym izeneko saioa burutu zuten eta arratsaldea osatzeko merienda ere izan zuten bertan.
Kopako txapeldun gisa, Super Amara Bera Bera aurtengo final-zortzirenetako kanporaketatik at gelditu da, hortaz, Puchek lau egun jai eman dio plantillari. Bihar sei partida jokatuko dira: KH7 BM Granollers – Canyamelar Valencia (16,30etan); Mavi Nuevas Tecnologías vs Mecalia Atlético Guardés (17,30etan); Elche Mustang vs Prosetecnisa Zuazo vs Esencia 27 ULE Cleba León vs Rocasa (18etan); Rincón Fertilidad Málaga vs Aula Valladolid (18,30etan) eta ANTS:BFIT - Muchoticket (Ibiza) vs Helvetia Alcobendas (19etan). Sailkatuko diren sei taldeak Super Amara Bera Bera eta Godoy Maceira BM Porriño antolatzailearekin bat egingo dute, antza apirilaren 28tik 30era bitartean.
Jokalariak berriro Bidebietatik bueltan astelehenean izango dira eta Super Amara Bera Berak hiru partida izango ditu hizpide: Canyamelar Valencia (otsailaren 25ean, 19,30etan), Bidebietan KH7 BM Granollers (martxoaren 3an, 18 etan) eta Málagara egingo du bidaia (otsailaren 11n, 18,30etan).
Lau partida larunbatean, zazpi igandean. Azpimarratzekoak dira jubenil mailako Euskadiko txapelketako partida larunbatean Bidebietan eta senior mailakoa, Etxebarrin.
Ordutegiak:
Otsailak 17, larunbata:
Elgoibar 11,30 Kadete neskak Dario Bus Elgoibar vs Bera Bera Urdina
Irun 12,00 Infantil neskak Pitch Bidasoa Irun A vs Bera Bera Urdina
Bergara 16,00 Kadete neskak Bergara KE vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 18,00 Jubenil neskak Bera Bera Urdina vs Kukullaga
Otsailak 18, igandea
Hernani 9,00 Infantil neskak Hernani ET A vs Bera Bera Txuria
Bidebieta 9,30 Infantil mutilak Bera Bera Urdina vs Pitch Bidasoa Irun B
Etxebarri 10,15 Senior neskak CB Kukullaga vs Bera Bera
Bidebieta 11,00 Kadete mutilak Bera Bera Laranja vs Ordizia Orkli
Andoain 11,45 Infantil neskak Leizaran Eskubaloia B vs Bera Bera Laranja
Errenteria 12,00 Kadete mutilak Ereintza Beissier vs Bera Bera Urdina
Bidebieta 12,30 Jubenil neskak Bera Bera Laranja vs Ordizia Eskubaloia
Super Amara Bera Bera eta Elche Mustang taldeen arteko partidaren golegile naguiena izan zen larunbatean Bidebietan (25-15), sartutako sei golak kontraerasoa baliatuz egin zuen, izan ere, erdiko bidea bikain erabili zuen. Judith Sansek sarera bidali zituen jaurtiketak eta Tempranok bidalitako baloi luze bat baino ez zuen hartzeko aukerarik izan, Llanos Trigueros atezaina aldaketatik zetorrela.
Lehenengo golan zortea izan zuen Tempranok bidalitako baloiak ez zuelako altuera handia hartu, halere, jaso eta Triguerosi eskuin aldetik sartu zion. 6. minutuan zen, 3-0 markagailuan eta Rocamorak lehenengo hutsartea eskatu zuen. Bigarrena 15 minutuan izan zen, garrantzitsua Elchek lehia berdintzeko aukera izan zuelako. Carvajal jokalariak egindako jaurtiketa Tempranok gelditu zuen eta Alicia Fernándezen ondo ikusi zuen Sans, eskuineko besarekin baloia jaso eta langa ondoan jarri zuen. Hirugarrena, 12-7 zen, Arrojeriaren baloi luzea Trigueros irten zen baina ez zuen asmatu eta kataluniarrak atea hutsik sartu zuen gola.
Bigarren zatian, beste hiru gol antzera. Elxetarren lehenengo lerroak baloia galdu zuen, Alicia Fernándezek berriro ikusi zuen Sansen mugimendua; handik hiru minutura Alba Menéndezek bidali zion baloi luzeaeta 50. minutuan Maialen Múgicak Sans ikusi zuen eskuin eskuarekin baloia hartu, bi urratsa eman eta baloi loratua Triguerosen gainetik sartu zen.
Montse Pucheren defentsan zutabe da Judith Sans eta erasoan normalean Silvia Ederrak ordezkatzen du kataluniarra, halere, bere abiadura eta estiloa Super Amara Bera Beraren seigarren golegile nagusia da aurtengo Ligan 42 golekin. Aurretik dira Arrojeria (65), Fernández (59), Aramendia eta López (47) eta Menéndez (44).