Carlos Viver hautatzaileak Maitane Etxeberria deitu du 16 jokalariz osaturiko zerrendan, Espainia eta Alemaniako selekzioek aste berean elkarren aurka bi partida jokatzeko, aurten Frantzian antolaturko den Europako Txapelketarako sailkatze faseari dagozkionak.
Deialdiko SUPER AMARA Bera Berako jokalari bakarra da gipuzkoarra, Alicia Fernández, Sara Gil ezker hegaleko jokalari eta Haridian Rodríguez pibotea nobedadeak direlarik.
Jokolariek Madrilen martxoaren 18an eguardian egon behar dute. Asteartean Stuttgart hirira egingo dute bidaia non asteazkenean 19etan jokatuko duten, Frantzian abenduan burutuko den Europako Txapelketa jokatzeko sailkatze fasearen hirugarren partida. Lau puntu dituela, Espainia multzoko lider da, Alemaniak hiru puntu ditu; Lituaniak, bat eta Turkia oraindik ez du punturik urratu. Aurreneko bi selekzioek lortuko dituzte txartelak.
Guerreras selekzioak Donostiara ostegunean iritsiko dira, arratsaldean entrenatuko dira, ostiralean goiz-arratsaldez eta larunbatean Gascan Alemania hartuko dute 20etan.
Sarreren salmenta ziztu bizian doa, batez ere, azken egun hauetan, 200 sarrera baino gutxiago gelditzen direlarik. Hemen erosi