Gipuzkoako eskubaloi federazioak bihar osteguna Errenteriko Niessen Kultur egoitzan 2016-17 denboraldiari amaiera jarriz, Bera Bera Eskubaloiaren protagonista delarik.
Apirilaren 22an, jokaldi normal batean, Maialen Múgicak ezker belauneko lotailu gurutzatua apurtu zuen A Sangriñan, Mecalia Atlético Guardés taldearen aurkako partida erabakiorran. Atzo arratsaldean, Gipuzkoa Policlínican egin zioten ebakuntza, antza, berak klubari adierazi dion bezala “dena ondo atera da”.
Bartzelonan jaioa, Mònica Ausàs ezker alboko jokalariak SUPER AMARA Bera Beran jokatuko du datorren denboraldian jokalari eta klubak sinatu duten hitzarmena medio, 18-19 denboraldirako ere aukera eskaintzen duena.
Ekainaren 2az geroztik Espainiako goreneko selekzioa Ukrainiaren aurkako kanporaketa prestatzen ari da Madrilen, bi partida astebetean jokatuko dira, abenduan Alemanian ospatuko den Mundialean izate aldera. Carlos Viver hautatzailearen taldeak, Judith Sans tartean, bihar asteazkena egingo du bidaia Sumy hirira non Ukrainia izango dute aurrean ostiralean 19etan bertako ordutegian.
































