Bidebietan larunbatean jasandako porrotak oraindik mina eragiten du. SUPER AMARA Bera Berak ez du denborarik barneratzeko Guerreras Iberdrola Ligan izango duen ibilbiderako jardunaldi erabakiorra izango du.
Izan ere, jardunaldia oso interesgarria da. Liderrak hirugarren sailkatua hartuko du eta bigarrenak laugarrena, lau taldeak hiru puntutan, hau da, Mecalia Atlético Guardések SUPER AMARA Bera Beraren bisita izango du ostiralean 21etan (Teledeporten) eta Rocasak Valladolideko Aula Alimentos (larunbatean, Telden). Galizarrak eta kanariarrak lidergoan dira, bi puntuko aldea gipuzkoarrekiko eta hiru Valladolidekoekin.
Aukera ezberdinak daude donostiarrentzat. Probisionalki lidergoan kokatu edo laugarren postura jaitsi. Garaipen batekin gipuzkoarrek Guardés atzean utziko luketa gol average delakoari esker eta bi puntu horiek erabakigarriak izango dira.
Rincón Fertilidad taldearen aurkako partidan gertatutakoa aztertzeko denborarik gabe, taldeak konfiantza bereganatu behar du eta Rocasaren aurkako partidaren atarikoan kokatu berriro ere. Gipuzkoarrek Ligan zazpi goleko tartearekin ez zuten galtzen 2011ko apirilatik (Rocasa 32-25). Eta Bidebietan, 2009ko azarotik, Mar Sagunto (26-34). Baina badaki A Guardan presiopean irabazi, A Sangriñan Ligan irabazi duen azken taldea delarik, 2014ko maiatzaren 2an izan zen. Handik bi asteara Liga matematikoki irabazi zuen Telden.