SUPER AMARA Bera Berak partida zaila aurrera atera zuen Elxeko Carrus kiroldegian. Pistaren berezitasunak, elxetarren defentsa irekia eta Susi Sánchez atezainaren lanak gainditu zituen oztopoak izan ziren eta 21 gol sartu arren, norgehiagoka bereganatu zuen.
Gipuzkoako fase finala behin amaiturik, Lacturale jubenil nesken taldeak aurreneko postua eskuratu du igandean aise irabazita. Kadete nesken multzoan Aloña Mendi izan da onena. Orain Euskal Ligako faseari hasiera emango zaio asteburu honetan. Bestetik, senior taldeak garaipen boladari amaiera jarri zion Basaurin.
Bosgarren garaipen jarraian gaurkoarekin Bera Berak lortzen duela Carrusean, iaz bezala, partida gogorra jokatu ostean, estua, intentsitate handikoa, oztopoak gainditu behar izan dituzte eta Castellanos atezainaren protagonita (18-21, 8-11 atsedenaldian).



































