SUPER AMARA Bera Berak Nekane Terés aurkeztu du gaur goizean Bidebietan, datorren urtean plantillan izango den pibota nafarra.
Andosillan jaioa duela 26 urte, Terés Itxakoren harrobitik irten zen O Porriñora bidean 2012-13 denboraldian non lau urte egin zituen, Aula Valladolid taldean berriz azkeneko biak.
Bera Bera Eskubaloiko arduradun Tati Garmendiak azaldu du “defentsan eta erasoan ondo dabilen pibota behar genuen eta nire uste Nekane Terés baldintza horiek betetzen ditu”. Jokalari nafarrentzat SUPER AMARA Bera Beran egotea “zentzu guztietan erronka da niretzat, titulu guztien bila doan taldea baita, nazioartean ere helburuak dituenak”. Horregatik dio “ilusio handiz nago eta oso pozik klub honetan egongo naizelako urte honetan”.
Taldeari zer nolako ekarpena egingo dion galdetuta, Terések bere burua definitu du “defentsan oso ondo nabilela uste dut, sendoa, gaztea izan arren eskarmentua duena eta sutsua”. “Jokalari gisa heldutasuna lortze aldera leku aproposa” da SUPER AMARA Bera Bera dio nafarrak. Tati Garmendiak deitu zuenean “ez nuen zalantzarik egin, gerta zitekeen hoberena zen” jakin arren “klubak asko eskatzen duela baina positiboa da helburu guztiak horrela izatea”.
Europako lehiaketen inguruan, Terés gogorarazi du “Itxakorekin Txapeldunen Liga bizi izan nuen, jokatu gabe –gaineratu du- baina esperientzia bikaina da eta aurten minutuak eta lehiatzeko aukera izatea espero dut”.
Taldean hiru pibota egotea “erronka bezala” hartuko du, “ziur nago gure artean lehia zintzoa izango dela eta aukera bat da hobetzeko”. Taldea “sendoa” ikusten du “eraso nahiz defentsan arituko garen jokalariak, aldaketak saihestuz”, halere “minutuak urratzea zaila izango da” uste du eta “baikor” da Aula Valladoliden “Arderíusekin erasoan ondo konpondu nintzelako”.
Imanol Álvarez entrenatzailearen inguruan galdeturik, junior mailako selekzioan diren “Aulako jokalari gazteak erreferentzia onak eman dizkidate” aipatu du Terések.