Usurbilekin adostasunera iritsita, jokalaria abuztuan iritsi zen Super Amara Bera Bera, aurredenboraldia burutzeko eta utzita herriko taldean aritzeko. Berasategik Egiako txapelketan minutu batzu izan zituen eta Bera Berarekin udazkenean astean bi aldiz entrenatzen zen. Ana Martínezen lesioa dela eta Puchek gaztearentzat lekua ikusten zuen. Berasategik hiru urterako hitzarmena sinatu zuen, ostean Euskadiren jubenil mailako selekzioarekin konzentraturik egon zen, Estatuko lurraldeen arteko txapelketa prestatze aldera eta brontzezko domina ekarri zuen Bera Berako Elene Vázquez eta Maddi Gorostidi jokalariekin batera.
Usurbilekin zilarrezko mailan hiru partida baino jokatu arren, Puchek lehenengo taldean kokatu du Berasategi, azkeneko urtetan etorkizuneko gipuzkoarren zerrendan gehitu da usurbiltarra. Esencia 27 ULE Cleba León taldearen aurka Andrea Zaldua eta Eider Lizarbe ere aritu ziren, donostiarrak euskal ligako taldearekin jokatzen du, halere, Super Amara Bera Berak jokatu dituen 18 partidetatik hamabi deialdietan egon da. Ezkurdia, Arrojeria, Etxeberria, Múgica finkoak dira eta batez ere Menéndez, zortzigarren denboraldia betetzen ari baita.
Eider Rubio, Libe Altuna, Nagore Arizaga, Matxalen Ziarsolo eta Eli Pinedoren erretiroak direla eta, Bera Berak transizio lasaia burutu du, izan ere, aurtengo denboraldian Puchek erabilitako 18 jokalarietatik, bederatzi gipuzkoarrak dira. Horrez gain, Udane Rodríguez eta Nagore Odriozola –lesionaturik jarraitzen du- hirugarren atezain dira, Ainhoa Etxeberria San Adrián utzita dago zilarrezkoan, Errotabarriko Ane Encina legazpiarra astero Bidebietara doa entrenatzera eta bigarren taldean dira Lur Errekondo eta Maialen Husillos, besteak beste, eta jubeniletan Elene Vázquez, Irati Kamio edo Anne Gorostidi.
Bera Beraren proiektua gipuzkoar eta euskaldunen talentuan kokatzen du, internazionaleko jokalarien inplikazio eta ekarpenei esker aurrenak hobeagoak egingo ditu eta talde lehiakorra.