Atarikoan Montse Puchek jokalari batzuen papera aldatuko zela ohartarazi zuen. Elorza central moduan aritu da, Marta López eta Maitane Etxeberria eskuin albokoan zein hegalean ondo ibili dira eta defentsan, nobedadea zen Elorza eta Sans ondoan Menéndez eta Etxeberria kokatu direla eta Aramendia eta López, hegaletan.
Hasieran, SUPER AMARA Bera Berak amorruz ekin dio partidari, Mavi Nuevas Tecnologías erabat gaindituz, defentsan nahiz kontraerasoan non Menéndez, López eta Aramendiak asmatu duten edo eraso posizionalea, Malagako internazionalak ondo irakurri baitu defentsa, eta horrez gain Menéndez eta Etxeberria erditik sartzeko aukera izan dute. 8 minutura iritsi baino lehen, 7-2.
Asturiarren aldetik Carla Gómez piboteak arazoak sortu ditu baina SUPER AMARA Bera Berak abiadura bizian jarraitu du, entrenatzaileak atarikoan zalantzan jartzen zuena. Lópezek barneraketak bilatu ditu, Múgicak penaltiak gauzatu ditu eta Menéndezek hiru gol jarraian sartu ditu taldeari tarte gehiago emanez (24 min. 14-4).
Ezkurdia eta Múgica sartu dira eta Diego Lafuente entrenatzaileak defentsa aldatu du; Montse Puchek Ane Encina sartu du, azken bi denboraldietan Errotabarri Ermuarekin zilarrezko mailan aritu dena eta aste honetan SUPER AMARA Bera Berak fitxatu duena. Mailari egokitzea eta egoera honetan ohorezko mailan debutatzea eragina izan du baina jokaturiko 20 minutuak ondo etorriko zaio legazpiarrari bere jokua erakusteko.
Atsedenaldian partida erabakita zegoen baina bigarrren zati hasieran SUPER AMARA Bera Berak gehiago nahi zuen, orain Zugarrondo atepean eta Ezkurdia hegaletik eta Judith Sansen hiru jarraian, (19-8) ezarri dute. Hortik aurrera, SUPER AMARA Bera Bera partidatik joan da, defentsak atzerago jo du eta Mavi Nuevas Tecnologíasek hutsuneak ikusi ditu bigarren zatiaren partziala bereganatuz.
Garaipen honekin, SUPER AMARA Bera Berak lidergoan jarraitzen du gaur Porriñon irabazi duen Mecalia Atlético Guardésekiko bi puntuko aldearekin eta Rocasarekiko, sei. Larunbatean A Guardan galizarrak eta kanariarrak elkarren aurka arituko dira, gipuzkoarrak aldiz Madrilen Base Villaverderen aurrean.
Fitxa: SUPER AMARA Bera Bera 27, Mavi Nuevas Tecnologías 22
SUPER AMARA Bera Bera 27 (16+11): Temprano, Etxeberria (3), López (5), Elorza (1), Ederra, Menéndez (7) eta Aramendia (2) –titular- Sans (4), Múgica (3p), Ezkurdia (2), Encina, Lizarbe eta Zugarrondo (o.a.). Deialdian: Berasategi eta Zaldua.
Mavi Nuevas Tecnologías 22 (7+15): Ruiz, Luján, Pévida (5), Faria (3), Gómez (4), Lozano (2) eta Fernández –titular- Salgado (4), Argüelles (1), Nedelcu (1), López (1), Cobo (1), Blanco eta M. Fernández (o.a.)
Epaileak: Efrén Vázquez eta Julio Posada (Madril) Kanporatuak: Sans, Ezkurdia, Menéndez, Lizarbe eta Encina Super Amara Bera Beratik eta López eta Pévida Mavi Nuevas Tecnologíasetik
Partzialak: 4-1, 7-3, 8-3, 10-5, 14-6, 16-7 – atsedenaldia- 21-8, 22-11, 22-14, 25-18, 26-21 eta 27-22
Martxoak 24, ostirala
Andoain 17,00 Kadete neskak Bera Bera Laranja vs Leizaran
Martxoak 25, larunbata
Beraun 10,15 Infantil neskak Ereintza Aguaplast vs Bera Bera Laranja
Bidebieta 14,30 Infantil neskak Bera Bera Txuria vs Hernani B
16,00 Kadete neskak Bera Bera Laranja vs Tolosa B
Gasca 16,00 Kadete mutilak Bera Bera Urdina vs Urola Goierri Bus
Gasteiz 17,00 Kadete mutilak Corazonistas vs Bera Bera Laranja
Martxoak 26, igandea
Bidebieta 9,30 Infantil neskak Bera Bera Urdina vs Leizaran Eskubaloia A
11,00 Kadete neskak Bera Bera Urdina vs Usurbil A
12,30 Senior neskak Bera Bera vs Indupime Basauri
Jubenilak, Jordi Riberarekin saioa
Nerea Álvarez eta Anne Gorostidi eta Espainiako eta Euskal federazioak antolaturiko entrenaldian izango dira, bertan Jordi Ribera, Espainiako gizonezkoen hautatzaileak eta Hugo Sánchez Euskadiko kirol zuzendariak zuzenduko dute saioa, Leioan burutuko dena eta bi egun iraungo duena, bihar eta etzi.