Seigarren garaipen jarraian SUPER AMARA Bera Berarentzat Guerreras Iberdrola liga, oraingo honetan KH7 BM Granollers taldearen aurrean (31-19, 15-10 atsedenaldian). Partida landu zuten gipuzkoarrek hasieran eta Puchek ondoren jokalari guztiei eman die aukera.
SUPER AMARA Bera Berak seigarren garaipen jarraian eskuratu nahi du bihar Bidebietan (18etan Javier Álvarez –EAE- eta Yon Bustamante –Nafarroa-) KH7 BM Granollers aurreran, Guerreras Iberdrola Liga hasiera honetan joku ona erakutsi duen taldea.
Carlos Viver Estatuko hautatzaileak 18 jokalariez osaturiko zerrenda ezagutzera eman du Alemanian abenduaren 1etik 17ra bitartean emakumezkoen eskubaloi Mundialari ekingo diona eta bertan Etxeberria eta Arderíus sartu ditu.
































