Gaur goizean EHFk Vienan duen egoitzean buruturiko zozketan, SUPER AMARA Bera Berari Alemaniako azpitxapeldun SG BBM Bietigheim taldea egokitu zaio Txapeldunen ligako sailkatze faseari, irailaren 7tik 9ra bitartean ospatuko dena.
Gipuzkoarrak aurreneko multzoan kokatu dituzte. Rakinaren arabera, SUPER AMARA Bera Berak faborito nagusienetariko zuen aurreneko aurkaria, kasu honetan, SG BBM Bietigheim taldea. Plantillan Alemaniako izarrak Schulze edo Müller izateaz gain, Holandako internazionalak Rozemalen, Smeets, Malestein eta Wester atezaina eta Danimarkako eta Poloniako Woller eta Kudlacz-Glo jokalariak. Talde indartsua, dudari gabe, iazko Txapeldunen ligan Main Round delakoa jokatu zuena.
Italiako Jomi Salerno eta Poloniako MKS Perla Lublin txapeldunek osatu dute multzoa, azken honek gainera Challenge Cup irabazi zion Rocasari.
Finalerdiak irabazten duten taldeek Txapeldunen ligako multzoen fasean izango dute jokoan –zozketa ostiralean egingo dute Vienan-, aitzitik, galtzaileek urrian EHF Cupeko bigarren kanporaketa saihestu nahiko dute.
Azkenik, atarikoa antolatzeko lehentasuna ere zozketatu da eta SUPER AMARA Bera Berari egokitu zaio. Datozen egunetan erabakiko da.