Bera Bera

Select your language

Gaur Glasgow hirian ospaturiko bileran, EHFko Zuzendaritza batzordean erabaki du, besteak beste, 14 taldek zuzenean parte hartuko dutela Txapeldunen Ligako multzoen fasean eta, ondorioz, bi atariko antolatuko dira, horietako batean SUPER AMARA Bera Bera egongo delarik.

Hortaz, Europako Federazioak liga indartsuen txapeldunak izateaz gain: Györi (Hungaria), Buducnost (Montenegro), Bucaresti (Errumania), Kobenhavn (Danimarka), Metz (Frantzia), Rostov (Errusia), Thüringer (Alemania), Vipers (Novegia), Krim (Eslovenia) eta Sävehof (Suedia) lau azpitxapelduna ere sartu dituzte multzoen fasean: Hungariako FTC, Odense daniarra, Norvegiako Larvik historikoa eta Brest frantziarra.

Ondorioz, bi lekuen bila arituko dira zortzi talde, horien arten, SUPER AMARA Bera Bera. Aurkari gisa agertzen dira MKS Perla Lublin –Poloniako txapelduna eta Challenge Cupeko garaile-, Podravka, Muratpasa edo Jomi Salerno ezagunak, Kroazia, Turkia eta Italiako txapeldunak eta faborito nagusienak direnak: EHF Cupeko txapeldun SCM Craiova errumaniarra edo Alemaniako azpitxapeldun SG BBM Bietigheim. Serbiako ZORK Jagodina txapeldunak osatuko du zerrenda.

EHFk ez du biderik eman Austriako Hypö edo Txekiako Banit Most taldeei liga horiek lekua izan arren Txapeldunen ligan. Era berean, muzin egin die Lada errusiarrak eta Turkiako Kastamonu taldeen gonbidapen eskaerei.

Zerrenda buruak ezartzea baino ez da falta eta zozketa ekainaren 27an egingo da Vienan (11etan). Multzoen fasearena, berriz, ekainaren 29an egingo da. Lehiaketa sistema ‘final four’ eran izango da, hau da, finalerda eta finala. Txapeldunen ligaxkan egon ahal izateko SUPER AMARA Bera Bera partidak irabazi behar ditu. Bat irabaztekotan, EHF Cupeko hirugarren txandako kanporaketari ekin beharko dio azaroan eta partidak irabazi ezean, urriko kanporaketari helduko diote donostiarrek.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores