Abuztuan antzeman zitzaion perikarditisa gaindituta, Maite Zugarrondok sendagile-agiria jaso du gaur, hortaz, SUPER AMARA Bera Beraren lan dinamikan hasiko da pixkanaka.
Larunbata egun berezia izan zen Elene Vázquezentzat. Bera Bera harrobiko maila guztietatik igarota, izan ere, eskolan hasi eta infantil, kadete, jubenil eta seniorretan ere jokatuta, Guerreras Iberdrola Iigan aritu zen KH7 BM Granollersekin.
SUPER AMARA Bera Berako golegile nagusiena da aurtengo denboraldian baina larunbatean Silvia Arderís zentralak taldeko zuzendari gisa lan bikaina egin zuen, erabakiorra KH7 BM Granollers taldearen aurkako garaipenan.
































